| « Barkamena, eta Kokoteraino | Ezin ulertu Euskeraz! » |
betiko hitzak:
Gabonak… Abendua… bo, Azaroa… Elkartasuna… Konprak… Turroiak… Konprak… Mazapanak… Konprak… Erregaluak… Konprak… Goroldiyoik gabeko Belena… Konprak.
Kontsumiziyua gure mundura alfonbra gorritik sartu da… baina zein da gaur egun ezetz esateiona fenomeno honi? Bo, hobeto esanda… zeinek daki ezetz esaten fenomeno honi?
Gabon aurretik, kontsumiziyuan mundu berri bat irikitzeue Euskal Herrian… DURANGOKO AZOKA. A, ez… hau EUSKAL KULTURAN ESKAPARATE bat da…
Lehenguan izan nitzan bertan… ta egiya esan mundial pasa nun… Kuadrila earrakin junitzan (Hemendik saludotxo bat Mireni… badakit irakurtzenaula ta!) ta parre earrak inge nitun… ta klaro Ni-re sarean eroi nitzan ta gustoa asko gainea eh!!!
Ointxe CD bat… ezagun batena dalako, Oin DVD bat (ikusita dakat, baina politta zan ta, oparitzeko), Gero idazle famoso bat ikusiet, ta ordun bere liburua erosiet honek firmatzeko… Bazkaya, Artisau azoka, Bazkal aurreko poteua… EUN PASA EARRA. Ni bi aldiz jun naiz KUTXA dirua ateatzea. Inuxente hau 40€kin jun da Durangoa,… eun pasa iteko asmotan. Beste 30€ atea ditu eguardiyan, baina ke ba… Afaia neskak pagau ber izan du!
Kontuan hartu oindik gabonak eztiala allau… ta olentzero etortzeako makina bat txokolatezko turroi janber deula!!! Gero urtarrilian damutzeko! Portzierto, zeinek deitzeio txokolatezko tableta lodiyai TURROIA? ze, nik dakitela turroia almendrakin itea… ta nik almendra gutxi bilatzeixkot honi.
Ta hori da Kontsumiziyuan sarian erortzean arriskua… K.O. lagatze zaitula, bat erostea jun, ta TWO erosi… ezin esangoet ezezkoik, ME TOO (nire bai) Kontsumizioan sarian eroi naiz… baina hitzak beak esateu ez? K.O.-n TWO Me too…