« SoroZoro "Regimena"Barkamena, eta Kokoteraino »

07.12.20

19:58:54 , Jagoba , 264 hitz, 178 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Din dan don, jingle all the way

Din dan don, din dan don… Jingle all the way

Badatoz, badatoz hainbeste denboa zai eon ta geo,… Gabonak.
joe… hau da topikua… esangoezue…
Nik gaurkuan Topiko dian Gabonan barruko topiko bati buruz hitzenin nahi dizuet: Turroiai buruz.

(Ikustezue… golosotan golosuena zein dan)

Galdera xinple batzuk?
- Norbaitek jate al du turroi goorrik? (Gure amamanian Santakutzetane oindik bueltaka jarraitzeue… total, ezta geyo goortzen!)
- Inoiz inork proau al du kaka koloreko turroi biun hori?
- Geyena jateian txokolate tableta potolo hoyek, zer dauke turroiaz?

Ia zein dan kapaz hiru galdera hauei erantzuteko.
Nik, arkumian azken hezurrai azken miazka eman orduko iteyot kolpe txokolatezkuai…
Razionauta eukitzet neure buruakiko… 2 illeratxo bakarrik Jagoba!!!
(ta gero iñok ikuste ez haunian 3.ena)
Polboroiakin segitzet gero… (beste pare bat) ta behin gozuan lanak indittutenian haste naiz intxaur ta urrakin. Gauza da, intxaur ta urrak turroiak baño gutxio gizentzeuela iruitze zaigula… ta horreatik nahi aina jatia dazkau gabonetan. (Turroian bi ilera bakarrik jan baittugu… eo 3)

Lehengo galderai erantzuteko nahiko denboa izan al dezue?
Nik hirugarrena erantzutiai ekingoyot. Nik dakitela turroian “ingrediente” nagusiya almendra da… hau hala bada, Suchard txokolatia “Turron con almendras al escondite” da… ze nik globito kraskari batzuz aparte eztiot almendra zantzuik ematen turroi honi.
Garbi dao, aurreko bi turroiak iñok eztitula jaten, ze hoyen barianteik eztue ateatzen… txokolatiana berriz…
- Txokolate txurizko turroia
- Trufazko turroia
- Kafezko turroia, txokolatezko inguruarekin
- Yogurt ta Marrubitxodun, txokolatezko turroia
- Limoizko yogurta, zereal eta marrubitxo basatiekin, eta inguru txokolatezkoa duen kafezko turroia… en fin!!!
Ta hauek danetan… ALMENDRAK NUN DAUDE?

Beno, aitzaki txiki bat ibili nahi nun, danoi GABON ZORIONTSU ETA GOZOENAK opatzeko…
on indeizuela!

6 erantzun

Erantzuna from: Loretxo [Bisitaria] Eposta
Berdin Jogoba!!
Neuri ere gehien gustatzen zaidana txokolatezkoa da!eta gure amamanean ere beti izaten dira "kaka kolorekoa" eta gogorra!! dena den gure familian denok jatun onak gara eta norbaitek jaten ditu horiek ere!!!

Ondo pasau Gabonak!!
07.12.21 @ 13:07
Erantzuna from: Jagoba [Kidea] Eposta
TA URTE BERRI ON Loretxo...
Atrebentzia ez bada? Zestuarra altzea? Ezautze altzaittut?
Ikustet nere blog zalia zeala, ta gustua jakingo nuke zeintzean...
Ai... ze komodua dan ezizen baten pian idaztia...
Eskerrik asko benetan!!!
07.12.23 @ 14:54
Erantzuna from: barbe [Bisitaria] Eposta
kaixo Jago!

Ze muz egun hauek?

1. nere estxen turroi gogorra aitak eta amak jaten dute.
2. Nere etxen hori da el "turron estrella".Bai probatu det, baina ezin da jan. txar-txarra da.
3.txokolatezko turrioia da gehien gustatzen zaitena,baina ez zuk esaten duzuna, nere etxen Lindtt markako turroia jaten deu eta ez dao konparatzeik...ez bazu beiñe probatu erosi...netzako pena meziu.

Ondo pasa eta hitzeingo deu!

muxu
07.12.26 @ 09:23
Erantzuna from: Ainho [Bisitaria] Eposta
Eguerdi on, Jagoba, ta eguerdi on beste guztiri´re! Gabonak hola zorionduta... ezin erantzun gabe geldittu! Zeinei etzaio gustatzen jan, jan ta gehio jatia???
Ba ni aurten zaletu naz turroi marroi biguin horrekin! Esango nuke edadian kontua edo izango dela...? jajaja... Zahartzen ai ote naz?
Ta goorra, ne amonak jaten zunian harei launtzeko puxketa ttiki bat hartu bihar izaten zen beti... Aspaldi eyot hozkaik in ordia! Egiya da, Jagoba, beste urte erdi ta gehio bada oaindik turroi hoi probatzeko!
Oain... txokolatezkua izango da denan erregina noski! Lindtt-ena probatu biharko da oain!
Gabon polittak pasa ta urte berri on!
Ainhoa
07.12.26 @ 13:51
Erantzuna from: va [Bisitaria] Eposta
Gabon Jacob!
Ia...galdeketia bete ingotzut datu gehixau euki daizun:
1. Goorra goxo-goxua dau! Apur bat desbalorizauta ikusiot hamendik ta duda barik onena da (salamancako sierran einddakua behintzat, puxketa bat eruangotzut ta ikusikozu).
2. Oso itxurosua eztan bigun hoi be probau einddot, noizpaitt, aittaittamaman etxian eoten da ta...bueno, koipetsueixa netako baina jangarrixa.
3. Ta azkenik...ze demontre, hoi ezta turroia! Txokolatia baino ezta haaaainbeste gustaitten xakona jente danari; egixa da, goxua dau, txokolatia goxua da-ta, baina bueno, turroitzat hartzia be...
Bueno ba, ikusi arte!
07.12.27 @ 20:48
Erantzuna from: ion [Bisitaria] Eposta
Berandu samar baina nik ere erantzunen dut. Sentitzen dut aunitzen eskemak apurtzea, baina niri turroi guziak gustatzen zaizkit. Erranen nizuke bata bertzea baino gehiago gustatzen zaidala, baina behin unea iritsita ni ere harritu egiten naiz edozeini ekiten baitiot. Eta denak onak iruditzen!
Urte berria hobea izan dadila (nere herriko urte zaharreko kopletan abesten den gisan)!
08.01.08 @ 12:26

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Diote, gure herriak, mendiz inguraturik dagoenez saski baten itxura duela...

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software