| « Din dan don, jingle all the way | K.O.-n TWO Me too » |
Kaixo Blogzaleok…
Informatika kontu hauek ez doaz nire burmuinaren ahalerarekin bat, eta itxura, ez dut aurreko bloga ongi editatu. Horregatik lehengo asteko bloga, behingoz kontsulta daitekeela esateko idazten dut.
Bide batez, esan kokoteraino eginda nagoela jendeak aurreko leihora begiratu eta auzokoaren trapu zaharrak astintzeko eta kritikatzeko duen abileziaz.
Oraingo honetan lehertu naiz… Esan nuen aurrekoan nire bloga Zestoako euskaran idaztearen arrazoiak zein ziren. Zuri, nire idazteko era gustatzen ez zaizun horri eskeintzen dizut idatzi hau. Horra, ikusi zeinen ongi idazten dudan euskara batuan… gustatzen? Eta gainera ortografia akatsik gabe (hala uste dut behintzat).
Herriaren alde lanen bat egitearren hasi nintzen blog hau idazten. Herriko inork ez zuela idatzeiko eta Zestoak presentzia txiki bat izan zezan webgune honetan. Ikusi dut hainbatek gustoko duzuela leku hau, baina kritikak ere asko izan dira. Eta egia aitortu behar bada, aurpegira eginak gutxi.
Zein erraza den beste baten lanari muzin egin, eta hau kritikatzea ezta? Nik ere maizago hasi behar dut horretan.
Kritikatzeko bi modu daude:
Batetik “ez zait gustatzen” esatea. Guztiz onargarria, izan ere, ni ez bainaiz inor bere etxean sartzeko (hala dio apaizak iganderoko mezetan).
Beste era ordea, are gordinagoa da. “Gaizki egina dago” esateak arrisku bat dakar.
Nire partetik eskerrik beroenak, gustatu ala ez, blog hau irakurri duzuenoi.
Gaizki dagoela uste duen oroi berriz, Hitza-koekin kontaktuan jartzea eskatzen dizuet. Ea laster zuen blogak irakurtzeko aukera dugun. Hala balitz gutxiago idatziko nuke, neuk ere ez baitut denbora asko idatzi hauei eskaintzeko. Gainera herriarentzat aberasgarriagoa litzateke. Albokoen izarak astintzen egotea baino aberasgarriagoa behintzat.
HASI LANEAN!!! Laster arte!