| « Gripearen ondorio onak | Euskaldun espainiarrak, edo espainiar euskaldunak? » |
Aurpegia modu askotara moldatu daiteke. Makillajea mofleteetan, gorria ezpainetan, marra begietan, guata belarrietan, gelatinazko muskirak sudurretik zintzilik, pelilla gaizki zentratuta, ilea kolarekin pegatuta… azken batean mozorroa. Bestelakoak ere asko daude. Batzuek lanera joateko plantxatu beroko trajea, zulodun galtzerdiak, plastikozko takoiak… Eskaintza asko daukagu inguruan, nahi dugun materialez mozorrotu gaitezke gorputz biluziaren gainetik. Biluzik jaio ginen, biluzik dutxatzen gara, biluzik sentitzen dugu elkar eta biluzik esnatzen gara. Hala ere ordu gehienak mozorrotuta pasatzen ditugu, tipula bat baino konpleixu kapa gehiago ditugu, bata bestearen gainean itsatsita. Eta noski, pailazoarena egin baino lehenago nahiago gorbata lepotik borobildu eztarria ondo estutu arte eta telebistako saioetan txorakeriak esan… Gehienetan pailazo zentzua aldatu egiten dugu, parre egin arazi baino negar egiteko gogoa sartzen duten pailazoak dira horiek. Gezurrarekin gizentzen dira eta baratzuri bat baino gehiago errepikatzen dute . Gero Almax bat hartu behar tripak bere lekura bueltatzeko. Kontuak kontu eta kantuak kantu, urte berriarekin batera mozorro jaia datorkigu gainera, sartu burutik behera zorroa eta jada baduzu mozorroa.![]()