1 2 >>

08.02.11

17:34:39 , Arale , 263 hitz, 144 aldiz ikusia  
Atalak: Sarean

Gardentasun zikina

Gardena. Ezingo nuke hobeto adierazi kristalaren kolorea. Edo kolorerik ba al dute kristalak, plastikoak edo metakrilatoak. Eta globoak? Gaurkoan ordea, kolore gardenaz arituko naiz hizketan, zein materialetakoa den zehaztu gabe, ez baitakit. Forma zilindrikoa du, komuneko papereko rolloa bezala, baina alde bakarra dauka irekita, zulatuta edo libre, nahi duzuen bezala; alegia, baso baten moduan. Baina zinemetako freskagarriak bazala, tapa batez itxi daiteke alde irekia, zulatua edo librea, zuek erabaki nola definitu. Beraz, ideia bat egin duzue ezta? Poto bat da, bere tapa eta guzti, gardena eta garbia, nahitaez. Tamaina txikikoa. Zertarako erabili ohi dugu ordea horrelako gauzatxo bat? Eta ziur nago irakurtzen ari zaren horrek noizbait izan duzula eskuartean ezaugarri horietako potetxo bat eta komuneko lababo ondoan utzi duzula, hurrengo goizean txixaparrasta beroaz betetzeko asmotan. Baina kontuz! Ez ahaztu baraurik egin behar duzula txiiiiiiiisssssss…a, lehenengo zipristinak komun zulora, eta gainontzekoa poto barrura. Tira ba, orain nola eraman potua medikuarengana? Poltsan sartuko ote dut? Aaaajjjj…. eta gero tapa irekitzen bada, eta mediku azterketaren ondoren jateko daramadan txorizo otartekoa bustitzen bada, hamaiketakorik gabe! Auskalo ze erreakzio kimiko gerta daitekeen, kolore horia eta gorria, agian naranja bat atera daiteke, nork jakin! Hobe alumioniozko paperean ondo bildu eta eskuan eramatea. Baina eskuan hartu dut eta kanpoko hotzaren eta potuaren berotasunak tripak mugitu dizkit. Azkenean galtzetako poltsiko zabalean sartuta eraman dut, horrela inork ez nau ikusi. Itxarongelan elkartu gara lankide guztiak, eta bakoitzak eskuartean duen potuari begira geratu naiz, dagoeneko gardentasuna galdu egin da, eta kolore bereko hainbat matiz ezberdin ikus daitezke; hortan datza globalizazioa, detaile txiki horietan.
Oharra: Poto edo potu hitza onartuta dago globalizazioaren hiztegian.

08.02.05

19:22:33 , Arale , 252 hitz, 101 aldiz ikusia  
Atalak: Sarean

Zaborrontzia

Nazkatuta nago. Nazka-nazka eginda nago egunero-egunero korreo elektronikoan jasotzen ditudan publizitate guztiekin, lanean baino denbora gehiago mezuak ezabatzen pasatzen dudan iragarkiekin. Noski teknologiak abantailak eta erosotasun guztiak eskaintzen dituela, baina ondorioez inork ez gaitu abisatzen, eta osasunerako kaltegarri bihurtzen hasi dira. Baina tira! halako batean hasi dira laneko eta lagunen mezuak iristen, eta horietako batean, aspaldian berririk izan ez dudan lagun batena iritsi zait. Irrikiz, zer kontatuko ote duen neure buruari galdetzen diodan bitartean mezua ireki dut, eta zer, eta power point-eko dokumentu bat iritsi ez zait ba!!! Oso ona, baina zergaitik bidali didazu horrelako mezua zure berririk ez badut? Non bizi zaren ez badakit? Zure lanbideaz ezer ez badakit? Zure bizitzaren berri ez badidazu inoiz idatzi, zergaitik bidaltzen didazu “Amistad” izeneko artxiboa? Erantzutekotan egon naiz, baina erantzun egokirik ez zait bururatu eta ixilik geratu naiz. Ixilune horretan ordea, gogoeten artean gutun bat idaztea pentsatu dut. Denbora da gutunik idatzi ez dudala! Boligrafoa eta orri txuria hartu ditut, eta dardarrezko kalifragiaz lerro aldapatsuak idazteari ekin diot.
Kaixo laguna;
Urte batzuk pasatu dira hemendik joan zinenetik, ez dakit zer moduz doakizun bizimodua, baina espero dut ondo joatea. Ez nuen uste nire helbide elektronikoa edukiko zenuenik, eta beraz, zure helbidea ikusterakoan asko poztu naiz. Mezua irekitzerakoan ordea, bi segundu ez dira pasatu desiluzioaren sentimenduak gorputza zeharkatu didanean, hainbeste dendora eta gero gizatasun falta iruditu zait behar bezalako gutuna idazteko borondate faltak. Hurrengoan mezu bat bidaltzea bururatzen bazaizu , espero dut benetakoa izatea, birziklatu ezin den zaborrik ez dut nahi… bestela ere nahiko pilatzen zaizkit eta.

08.01.21

18:08:46 , Arale , 270 hitz, 149 aldiz ikusia  
Atalak: Sarean

Gripearen ondorio onak

Zorionez gauza guztiek daukate bere alde ona, bilatzen jakin behar. Bilatzen hasi eta ezin aurkitu, dirudienez badira airean birus batzuek guk ikusi ezin ditugunak, baina beraiek bai gu. Konturatzerako ondo egotetik, zerbait arraroa somatzera pasatzen gara gorputz osoan, dasta-papilek gusto ezberdina somatzen dute ahoan janaria sartzean eta orduan medikuarengana jotzen dugu. Badakigu diagnostikoa, birusa. Noski, mota askotakoak egon daitezke, eta egongo dira baina niri momentu hauetan, tripa barrura sartu zait zamorro ikustezina. Letxo-hosto bat ahoan sartu orduko, tripatik eztarriraino igo zait, ia ia komuneko tronoraino iristeko denborarik ez dut izan, uff! lehenengo izerdi tanta, eskerrak! Orain eztarritik behera doa berde gordina, baina oraingoan berriz beheregi, tripa pasatu du eta berriro ere komunerainoko korrika saioa, ta gainera ipurdia agerian utzi beharreko aurreko lanak, botoia, kremailera, kuleroak… a ze lanak ta a ze lasaitua, hasi zait izerdia kopeta bustitzen. Horrelakoetan onena, pijama jantzi, hortzak garbitu eta ohera. Ur botila ondoan, termometroa gertu, pastila borobilak ohe azpian, begiak itxi eta amets errenkan murgiltzera. Irudi asko buruan bueltaka. Badirudi amets bat bizitzen ari naizela. Goiza iristean, ohean etzanda nagoen bitartean asteko zein egunetan bizi naizen arrastorik izan gabe, mundua egunerokotasunaren zurrunbiloan sartu da, eta ni bapo ohean, eta onena, gosaldu ostean berriro ohera noala. Ohean sartu eta laneko kontuak buruan gira eta bira, baina zertarako kezkatu, lankideak zertarako daude ba! Hori horrela, batzuek kezka dituzten bitartean, aspaldian mesanotxe gainean utzitako liburuari eusteko unea iritsi da. Irakurtzen hasi bezain pronto seko lo. Handik pixkatera limoi zukuarekin dator ama ohera. Horrela bizitzea ez dago gaizki, mimoak, kezkarik ez, munduan zer gertatzen den arrastorik ez! Uste dut aurtengo birusaren kontrako San Anton Eguneko jarabeak kalte egin didala.

08.01.02

20:47:43 , Arale , 161 hitz, 70 aldiz ikusia  
Atalak: Sarean

Mozorro zorroak

Aurpegia modu askotara moldatu daiteke. Makillajea mofleteetan, gorria ezpainetan, marra begietan, guata belarrietan, gelatinazko muskirak sudurretik zintzilik, pelilla gaizki zentratuta, ilea kolarekin pegatuta… azken batean mozorroa. Bestelakoak ere asko daude. Batzuek lanera joateko plantxatu beroko trajea, zulodun galtzerdiak, plastikozko takoiak… Eskaintza asko daukagu inguruan, nahi dugun materialez mozorrotu gaitezke gorputz biluziaren gainetik. Biluzik jaio ginen, biluzik dutxatzen gara, biluzik sentitzen dugu elkar eta biluzik esnatzen gara. Hala ere ordu gehienak mozorrotuta pasatzen ditugu, tipula bat baino konpleixu kapa gehiago ditugu, bata bestearen gainean itsatsita. Eta noski, pailazoarena egin baino lehenago nahiago gorbata lepotik borobildu eztarria ondo estutu arte eta telebistako saioetan txorakeriak esan… Gehienetan pailazo zentzua aldatu egiten dugu, parre egin arazi baino negar egiteko gogoa sartzen duten pailazoak dira horiek. Gezurrarekin gizentzen dira eta baratzuri bat baino gehiago errepikatzen dute . Gero Almax bat hartu behar tripak bere lekura bueltatzeko. Kontuak kontu eta kantuak kantu, urte berriarekin batera mozorro jaia datorkigu gainera, sartu burutik behera zorroa eta jada baduzu mozorroa.:idea:

07.12.05

16:31:36 , Arale , 304 hitz, 72 aldiz ikusia  
Atalak: Sarean

Euskaldun espainiarrak, edo espainiar euskaldunak?

Ez da behin bakarrik gertatu zaidana, baizik eta bati baino gehiagori eta behin eta berriz errepikatzen den kontua da. Horren inguruan anekdota bat kontatuko dizuet.
Aurtengo Aste Santuan Kubara joan ginen hiru lagun. Berehala atzematen ziguten nongoak ginen, euskaldunak, alegia, ez espainiarrak. Orduan, zer ezberdintasun genuen galdetu genienen, hauxe erantzun ziguten;
Kubatarra: El corte de pelo, sobre todo las chicas y la forma de vestir . (Frekilloegatik zioten)
Gu: Baina denok ez gara berdin janzten…
Kubatarra: Sobre todo a un vasco se le conoce por su forma de andar. Se nota que es un país donde hay muchas montañas…
Niri grazia egin zidan deskribapen horrek eta askotan fijatu izan naiz detaile horretan, egia da. Guri, euskaldunoi ere gauza bera gertatzen zaigu atzerrira joaten garenean, berehala igertzen dugu nor den euskalduna ahotsa entzun baino lehen. Hitz egiten entzuterakoan dago ‘gakoa.’

Egunek aurrera jarraitu zuten eta igande batean Habanako kaleetan musika jaialdi batera inguratu ginen. Bertan bi kubatar gerturatu zitzaizkigun, eta gaia atera zen berriro. Orduan euskal abeslari bat ezagutzen zutela esan ziguten, oso famatua Kuban. Euskaldun bat Kuban famatua izan eta guk jakin ez? Buruari eragin genion eta Lurdes Iriondorekin gogoratu ginen, bere garaian izen handikoa, nahiz eta guk ez ezagutu asko. Beraiek ezezkoa, ez zutela ezagutzen izen horretako kantanterik.
Kubatarra: Una joven que canta muy bien, pero no me acuerdo el nombre del grupo…
Gu: Orduan talde baten izena da ezta?
Kubatarra: Tiene nombre de un pintor…
Gu: Tate! La Oreja de Van Gogh.
A ze aldea! Gure inkonszienteak abeslari euskalduna entzun zuenean, euskarazko letrekin lotu zuen.

Handik hilabete batzuetara, nonahi eta noiznahi entzuten ari gara hedabideetan euskal abesti jator bat bi “euskaldunen” ahotsetatik; Baina ez al dago Euskal Herrian euskal hedabide bateko iragarkia egingo duen euskaldun jatorrik? Gero korbatak medailez josita egoteaz fardatzen dute. Baina nolako euskalduna dago korbata hori jantzita? Kakalitatea.

1 2 >>

Maiatza 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Artzapeko petriletik begiratu eta sareen korapiloak askatu...

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software