« Non zinen duela 20 urte?Made in Txina »

07.11.30

23:31:00 , Aitor Manterola , 120 hitz, 123 aldiz ikusia  
Atalak: Mundua baloi bat da

Txikien iraultza Argentinan

Bi jardunaldi bakarrik falta dira Argentinako Apertura txapelketa bukatzeko, baina torneoa irabazteko aukerak dituzten bi taldeei bakarra geratzen zaie. Zein dira baina bi talde horiek? Boca Juniors? River Plate? San Lorenzo? Ez. Lanus eta Tigre dira. Bi talde txiki. Ezustean, bietako batek irabaziko du Apertura. Lanusek hiru puntuko aldea ateratzen dio Tigreri, eta azken partidak etzi bertan jokatuko dituzte. Lanusek lan zailak ditu Bocaren aurka Bombonera mitikoan. Tigrek Argentinos Juniorsen etxean jokatuko du. Berdinduta amaitzen badute, bien arteko partida jokatuko lukete irabazlea erabakitzeko. Zeinek irabaziko du? Lanus ala Tigre izan, txikien iraultzaz gozatuko dute Argentinan.
Hemen sailkapena: http://www.ole.clarin.com/estadisticas/primeraa/a2007/posiciones.html
Hemen partiden zerrenda: http://www.ole.clarin.com/estadisticas/primeraa/a2007/fixture.html

2 erantzun

Erantzuna from: Luma [Kidea] Eposta
Polita da talde txikiak hain goian ikustea, ezta? Sorpresak beti dira atseginak ikuslearentzako. Nik ez dut Argentinako liga jarraitzen, baina aipatu dituzun bi-hiru talde mitiko horiek dabiltza beti garaipenaren lehian. Alde horretatik asko pozten naiz! Tarteka arrain txikiak handia ere jan dezake...
07.12.02 @ 10:52
Erantzuna from: Aitor Manterola [Kidea] Eposta
Lanus da txapelduna. Berdindu egin du Bocaren zelaian
(1-1), eta Tigrek galdu egin du Argentinos Juniorsen etxean (1-0). Bere historiako lehen Liga lortu du Lanusek. Historia luzea, bide batez esanda. 1915eko urtarrilaren 3an sortu zutelako Lanus hirian Club Atletico Lanus.
07.12.02 @ 23:22

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Iraila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Futbola ez den edozertaz hitz egiteko baliatzen dute futbola batzuek. Hitz egin dezagun futbolaz.

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software