08.03.12

11:07:19 , Aitor Manterola , 140 hitz, 94 aldiz ikusia  
Atalak: Reala

Realeko jokalarien alde

Realeko akziodun batzuk haserre daude jokalariekin. Otsailaren 14ko greba orokorraz beren iritzia kaleratu izana baina ostiraleko atentatuaz ezer ez esatea leporatzen diete. Horixe da haserrearen arrazoia, eta ez kontatu duten aitzakia; hau da, Realaren izena erabili dutela horretarako. Haserretuko al ziren edo idatzia aterako al zuten akziodunek jokalariek atentatua gaitzetsi izan balute Realaren izenean? Ez. Beraz, gauzak garbi.
Nik dakidala Realekoak langileak dira, eta grebak eragin egiten zien. Beraz, beren iritzia eman zuten beste edozein enpresatako langileek egin zuten bezala.
Nik dakidala, ostiraleko atentatua ez du enpresa bat berak ere gaitzetsi. Erakundeek salatu dute. Hortaz, zer dela-eta eskatzen zaie besteek egin ez dutena egiteko Reala enpresako jokalariei/langileei?
Agerian gelditu da akziodun horien jokabidea. Are gehiago, idatzia hemen argitaratzen den Espainiako egunkari batean kaleratu dutenean, DVn.
Inoiz gaitzetsiko al dute Badiolak esplotazioa erabiltzen duela Txinan diru etekinak ateratzeko Realaren izenean?

07.11.29

11:41:35 , Aitor Manterola , 90 hitz, 105 aldiz ikusia  
Atalak: Reala

Made in Txina

Aurkeztu du, azkenean, Iñaki Badiolak egitasmoa, eta eztabaida piztu da. Batzuek alde, besteak kontra. Eztabaidaren muinetako bat ekonomikoa da, eta zehatzago esanda, Txinan salduko liratekeen kamixeta kopurua. Aldekoek: “Olinpiar Jokoak direla kontuan izanda, ez da hain zaila hainbeste kamixeta saltzea". Kontrakoek: “Ezinezkoa da urtebetean hainbeste kamixeta saltzea”
Baina inork edo ia inork ez dio erreparatu kamixeta horiek egitea zenbat kostatuko zaion Badiolaren enpresari. Euro pasatxo, aizue. Ez da oso azkarra izan behar hau jakiteko: kamixetak egingo dituzten langileen soldata hutsaren hurrengoa izango da. Horrek behar luke izan eztabaidaren muina.

Maiatza 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Futbola ez den edozertaz hitz egiteko baliatzen dute futbola batzuek. Hitz egin dezagun futbolaz.

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software