| « Azkargorta, entrenatzeko irrikitan | Magia eta lana » |
Futboleko ordezkariak eliteko futboletik kanpo ere badaude. Ase ezinak dira, nonbait, eta jan beharraren jan beharraz, etxe ondoan azaldu zaizkigu berriki. Janari bila. Jokalari bila. Duela egun batzuk, eskualdeko futbol talde bateko zenbait jokalariri deika aritu dira hainbat ordezkari. Datorren denboraldian beste talde batzuetan jokatzeko gogoa duten galdetu diete. Beraiek aurkituko dietela taldea.