Bi jardunaldi bakarrik falta dira Argentinako Apertura txapelketa bukatzeko, baina torneoa irabazteko aukerak dituzten bi taldeei bakarra geratzen zaie. Zein dira baina bi talde horiek? Boca Juniors? River Plate? San Lorenzo? Ez. Lanus eta Tigre dira. Bi talde txiki. Ezustean, bietako batek irabaziko du Apertura. Lanusek hiru puntuko aldea ateratzen dio Tigreri, eta azken partidak etzi bertan jokatuko dituzte. Lanusek lan zailak ditu Bocaren aurka Bombonera mitikoan. Tigrek Argentinos Juniorsen etxean jokatuko du. Berdinduta amaitzen badute, bien arteko partida jokatuko lukete irabazlea erabakitzeko. Zeinek irabaziko du? Lanus ala Tigre izan, txikien iraultzaz gozatuko dute Argentinan.
Hemen sailkapena: http://www.ole.clarin.com/estadisticas/primeraa/a2007/posiciones.html
Hemen partiden zerrenda: http://www.ole.clarin.com/estadisticas/primeraa/a2007/fixture.html