« Usteak erdia ustelEspainiar nazionalistak »

08.06.28

07:29:50 , Aitor Manterola , 256 hitz, 57 aldiz ikusia  
Atalak: Paperekoa: 'Atea zaintzen'

Aitzakiak eta Turkia

Futbolean gabiltzanoi gehien gustatzen zaiguna aitzakiak jartzea da. Partidaren bat galtzen dugun bakoitzean, azkar hasten gara zergatiak aurkitzen. Eta beti topatzen dugu aitzakiaren bat. Baina errua, gehienetan, ez da gurea izaten. Beste norbaiten edo zerbaiten erruz galtzen dugu. Autokritika gutxitxo dago futbolean.

Luzea da aitzakien zerrenda. Lehen tokian epaileak daude. Zernahitarako perfektuak dira. «Galdu egin dugu, baina arbitroak…» esaldia denok erabili dugu nozbait. Bigarren tokian zorte txarra dago. Gauza asko kabitzen dira haren barruan. Batzuk, harrigarriak. Hau esaterako: «Halako jokalariak kristoren zortea izan du. Falta bat bota du, eta sekulako gola sartu digu». Hirugarren tokian lesioak daude. Partidaren aurretik hasten gara pentsatzen oso partida zaila dugula «jokalari asko falta zaizkigulako». Futbol zelaien neurriak eta egoera ere zerrendan daude. Galtzen bada, «aurkariak abantaila zeukan, oso ondo ezagutzen duelako futbol zelaia». Baina irabazten bada, inor ez da oroitzen soropilaz. Horrelako aitzakiak eta beste hainbat zenbat aldiz ez ote ditugu erabili?

Turkian bestelako kontuak dira nagusi. Ez dago aitzakiarik. Aipatu ere ez dituzte egin Eurokopan. Motibo faltagatik ez da izango. Hamaika helduleku izan dituzte txapelketan osoan; batez ere, bi: lesioak eta zigorrak. Aitzakien eguzki goxotan epeltzen gelditu ordez, aurrera jarraitu dute. Ekin eta ekin. Fedea eta kemena jarri dituzte aitzakien gainetik. Erakutsi dute lesioak lesio eta zigorrak zigor, futbolean hamaika hamaikaren aurka jokatzen dela. Izenek ez dutela eraginik. Taldea dela garrantzitsuena.

Erakustaldia eman dute Eurokopan. Futbol zelaian eta handik kanpo. Aitzakiaren erreinua aitzakiarik gabeko errepublika bilakatu dute turkiarrek. Zoritxarrez, basamortuko putzuzulo bakana izango da. Futbolean gabiltzanok oso gustura egoten garelako aitzakien eguzkitan kiskaltzen. Azala beltz-beltza dugula, baina barrua zuri-zuri.

erantzun 1

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Uztaila 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Futbola ez den edozertaz hitz egiteko baliatzen dute futbola batzuek. Hitz egin dezagun futbolaz.

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software