Badatoz azken aldian hainbeste aipatu ditugun IV. Jardunaldi Feministak. Badatoz eta gu bagoaz portugaletera. Zu ere bai ezta?
Ilusioz, edukiz eta majiaz beteak datoz eta emakumeon plaza ederra osatuko dugu oraingo hontan.
APIRILAK 11:EMAKUME GAZTEEN ASANBLADA

Emakume gazte(sentitzen den) oro dago gonbidatua bertara. Guztiok izango dugu bertan zer esana, hoixe baietz!
Informazioa gehiago:
www.gaztefeminista.blogspot.com
APIRILAK 12 ETA 13: I.V.JARDUNALDI FEMINISTAK

Dagoeneko ponentzi guztiak interneten daude eta baita Jardunaldien inguruko informazio oro:
Bertara joateko autobusa jarriko dugu Urola Kostatik ,
hemen ordutegiak baita non apuntatu ere:
APUNTATZEKO TOKIAK
ZARAUTZ: Arrano tabernan edo Eguzki tabernan
ZUMAIA: Inpernupe tabernan edo Metron
AZPEITIA: Orkatz tabernan
AZKOITIA: Zakela tabernan
AUTOBUSAREN GELDIALDIAK
OSTIRALEAN – Urola Kostatik Kukutza Gaztetxera.
- Zarautzen 15.15 Eguzki parean
- Zumaian 15.30 Autobus geltokian(Itsaso tabernaren parean)
- Azpeitian 15.45 Etxezurin
- Azkoitian 16.00 Eroski txikiaren parean
LARUNBATEAN Urola Kostatik Portugaletera.
- Zarautzen 7.45 Eguzki parean
- Zumaian 8.00 Autobus geltokian (Itsaso tabernaren parean)
- Azpeitian 8.15 Etxezurin
- Azkoitian 8.30 Eroski txikiaren parean
ITZULERA IGANDEAN PORTUGALETETIK – UROLA KOSTARA eguerdi arratsalde partean.
Jendartea eraldatzeko aukera emango diguten egun hauetan parte hartzera animatu!! Besarkada feminista bat!!!!
Martxoaren 8a pasa den arren gure ekimenek ez dute amaierarik.
Emakume batzarrean adostutakoaren arabera, PREKARIETATEAren inguruko eztabaida dugu egiteke.
Ostiral honetan izango da, 20:00etan LABORALEAN.
Ondoren afari bat ere egingo dugu sozidadean. Animatzen bazarete jakinarazi guri, ahalik eta azkarren.
Igandean 4 meses, 3 semanas, 3 días filma eta abortuaren inguruko eztabaida Gaztetxean, 18:30ean.
Eta hemen bukatzen dira Martxoaren 8aren inguruko gure ekimen guztiak.
Besterik gabe,
Eskerrik asko parte hartu eta lagundu duzuen guztiei!!
Gora borroka feminista!! Mila muxu more!!


m-VIII = 365
MARTXOARE 8a,URTEKO EGUN GUZTIETAN
Martxoaren 8a, emakumeon nazioarteko eguna.Aurtengoan ere komunikabide ezberdinek, alderdiek, adituek, edota guk geuk kafea hartzerakoan lagun artean emakumea besterik ez dugu izango protagonistatzat geure ahoetan (martxoaren 8a, emakumeon egoera, indarkeria, sexismoa, eskubideak…) Egun seinalatua izan arren, urteko beste 365 egunetan ere emakumea egoera berdinetan aurkitzen da tamalez.
Aurtengoan ere, antzekoa esan dezakegu.Emakumeon egoera azaletik aldatu bada ere, funtsezko gauzetan ez da ezer aldatu.Gainera, ondo bizi garen errealitatea saldu digute, ta sinestu egin dugu.Asko, egoera horretan eroso sentitzen garelarik.
Emakumeak ez gara gure eskubide guztien jabe eta ditugunak urratuta ditugu: lan postu feminizatuetan gaude, erasotuak eta erailak izaten jarraitzen dugu, betiko rolak mantentzen jarraitzen dugu bai hezkuntzan bai jendartean…
Orain arte mugimendu feministaren borrokaren ondorioz lortutako eskubide minimo horiek ere, abortoa adibidez, berriz ere galtzeko zorian aurkitzen gara.Gure gorputzaren inguruan erabakitzeko eskubidea bezalako oinarriak izan beharko luketenak.
Emakumeok arrazoiak soberan ditugu, borrokan jarraitzeko.Aintzinako emakume askoren borrokaz, minimo batzuek lortu baditugu ere (hezkuntza jasotzeko eskubidea, boto eskubidea, eremu publikorako sarbidea…), bide luzea dago oraindik egiteko, gure beharretatik abiatu, eskubide bihurtu eta errealitatean praktikan jartzeko.Emakume hauen oinordekotza hartu eta benetako Euskal Herri parekidea eraiki behar dugu, Euskal Herri feminista.
Lehenengo harria jartzeko aukera dugu, apirilaren 11 eta 12an egingo ditugun jardunaldi feministak.Gure egoera eta bizipenetaz; feminismoaren pentsaera eta ibilbideetaz gure ikuspuntutik eztabaidatzeko aukera paregabea.
Martxoak 8 honetan, emakumeok kalera!!!Jardunaldietan feminismoaren etorkizunari buruz hitzegingo dugu, borroka honetan eragiteko formataz.
Dei egiten diogu jendarteri, egungo egoera irauli eta denontzako Euskal Herri bat egin dezagun, pausoz pauso, eraldakuntzarantz!
GORA EMAKUMEON BORROKA!!!
Urola kostako koordinadora feminista
AZKOITIA:
OTSAILAREN 29TIK MARTXOAREN 8RA BITARTEAN:
-Kartel lehiaketan bildutako kartelen erakusketa
MARTXOAK 7:
-Zineklubekoen eskutik, ‘Irina palm’ (Sam Garbarski, 2007)Baztartxon 22:00etan
MARTXOAK 8:
-kontzentrazioa arratsaldeko 19:30etan eta ondoren emakumeon afaria. (afarirako izen ematea ohiko lekuetan)
AZPEITIA:
MARTXOAREN 3TIK 5ERA BITARTEAN:
-Emakume margolari artistei buruzko erakusketa udaletxe azpian arrtsaldeko 17:30etik 19:30etara.
MARTXOAK 4:
-Zine Melita emakume kurduaren hitzaldia 20:00etan sindikatuan.
-Zineklubekoen eskutik, “Gilaneh” filmea, 21:00etan Betherramistetan.
MARTXOAK 5:
-Emakume gazteon batzarra, 20:00etan gaztetxean.
MARTXOAK 6:
-Ikastetxeetan bideo emanaldia jolas orduan.
-Zineklubekoen eskutik, “La soledad” filmea, 21:00etan Betherramistetan.
MARTXOAK 7:
-Ikasleek kontzentrazioa 12etan bariantean.
MARTXOAK 8:
-Emakumeon bazkaria.
-Manifestazioa eta ekitaldia arratsaldeko 19:30etan herriko plazan.
-III.Txotx feminista 21:00etan herriko plazan.
-”Botata” taldearen animazioa herriko kaleetan zehar.
ZUMAIA:
MARTXOAK 8:
-Amaia plazan emakumeon mural margoketa eguerdiko 12etan.Ondoren, musika, pintxoak…
-Kontzentrazioa arratsaldeko 19:30etan Magnolion.
ZARAUTZ:
MARTXOAK 7:
- Sorgin gaua (antzerkia, poesia eta kantua) 22:30etan gaztetxean.
MARTXOAK 8:
- 11.30etan bizikleta martxa herrian zehar, udaletxe aurretik abiatuta.
- 12.30etan manifestazioa udaletxe aurretik.
- 14.00tan emakume bazkaria eta triki poteoa. Izen ematea arrano eta eguzki tabernetan.
- 22.30tan “txakolina kulerotan” ikuskizuna, ondoren DJ-arekin festa gaztetxean.
MARTXOAK 14:
- Prekarietatearen inguruko eztabaida. 20.00etan kaja laboralean ondoren afaria.
MARTXOAK 16
- Zine foruma: “4 meses 3 semanas, 2 días”.
18.30tan gaztetxean. Ondoren abortoaren inguruko eztabaida egingo dugu.
