08.03.13

08.03.04

16:33:39 , Bilgune Feminista , 345 hitz, 43 aldiz ikusia  
Atalak: Bilgune Feministaren proiektua

2008ko Martxoaren 8a. Bilgune Feministaren irakurketa eta kartela

EREDU PATRIARKAL HONEK ITOTZEN GAITU!!!
FEMINISMOTIK HARREMAN BERRIAK ERAIKI

Euskal emakumeok gure etorkizun indibidual eta kolektiboa modu askean erabakitzeko eskubidea mugatua dugu. Batetik, gure herriko zatiketa administratiboak eta herri izaeraren ukazioak eta bestetik sistema patriarkalak ezarritako mugek, Euskal emakumeok egoera antidemokratiko batean bizitzera garamatzate.

Estatu frantsesean, Sarkozyren eskuinerako norabideak eta hemendik eratorri daitezkeen politika atzerakoiek zein estatu espainolean, indarrean dauden botere faktiko atzerakoi eta ultra kontserbadoreek emakumeon eskubideetan eragin zuzena dute. Aipagarriak lirateke, azken hilabeteetan egondako apezpikuen martxak, abortuak praktikatzen dituzten klinika pribatuen kriminalizazioa, hainbat emakume orain urtebete ustez abortatzeagatik deklaratzera deituak izana eta beste abar luze bat.

Familia eredu tradizional eta hegemonikoaren aldeko hautua garbia da. Jendartean, harreman eredu bakar eta nagusi bezala agertzen zaigu. Sexuen arteko botere harremanak emakumeon dependentzia emozional eta ekonomikoa bultzatzen duten eredua dira. Amatasuna derrigorrezko egiten duen eredua. Heterosexualitatea sexualitatea bizitzeko aukera bakar bezala erakusten digun eredua. Emakumeak rol tradizionalari erabat lotzeko egindako eredua. Egoera honen ondorioz, euskal emakumeok, gure gorputza, elkar bizitza harreman eta harreman afektiboen inguruko erabakiak hartzeko askatasun falta dugu. Ez dugu heziketa sexual integral bat bermatua. Ez dugu aborturako eskubiderik.

Euskal emakumeok gure alternatiba eraiki behar dugu emakume eta gizonen artean harreman eredu berriak sortuz. Elkarbizitzarako harreman eta harreman afektibo anitz eta askeak izatea behar dugu, sexualitate hainbat aukera, parekidetasunean oinarritutako harremanak sortzeko bidean indarrak jarri behar ditugu. Gure eskubide sexualen aldeko lanean jarraitu behar dugu. Plazerrerako, harreman sexual askeak izateko, heziketa sexual integrala jasotzeko eskubidea dugu. Eskubide erreproduktiboak berma daitezen indarrak bildu behar ditugu. Gure gorputzaren gaineko erabakiak hartzeko askatasuna borrokatu behar dugu. Ama izan edo ez izan erabakitzeko eskubidea eta amatasun eredua libreki hautatzekoa. Abortua libreki eta dohain izateko eskubidea dugu.

Mugimendu feministari esker lortutako hainbat lorpen kolokan dauden honetan, eskubideen aldeko borroka aktibatzeko beharrean aurkitzen gara. Mugimendu feministaren aliantzatik abiatuta, Euskal herriko emakumeon eskubideen karta oinarri hartuta, gure eskubideen aldeko borrokan indarrak jarriko ditugu.

Ideologi eta praktika feministak bakarrik ekarriko dute euskal emakumeon askatasuna eta bide horretan, datorren apirilaren 12 eta 13an egingo diren IV. Jardunaldi feministetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.

Euskal Herri feminista gure borrokaren bidez eraikiko dugu.
GORA BORROKA FEMINISTA!

Urria 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Indartsua eta ausarta da emakume feministon begirada. Egoera irauli eta mugatzen gaituzten oztopoak banan bana gainditu nahi dituen begietatik sortu dira hemen aurkituko dituzun hitzak. Begiratu ingurura, baita barrura ere eta ziur itotzen zaituen hori borrokatzeko mila arrazoiekin egingo duzula topo. Ez kendu begirada eta murgildu emakumeon elkartzeak, antolatzeak eskaintzen dizun menuan. Bilgune Feministan zuri begira jarri gara eta gure egitasmo eta ekimenen berri eman eta bide batez zure iritzia jaso nahi dugu. Ongi etorri begirada feministen txokora!

Bilaketa

powered by b2evolution free blog software