Indartsua eta ausarta da emakume feministon begirada. Egoera irauli eta mugatzen gaituzten oztopoak banan bana gainditu nahi dituen begietatik sortu dira hemen aurkituko dituzun hitzak. Begiratu ingurura, baita barrura ere eta ziur itotzen zaituen hori borrokatzeko mila arrazoiekin egingo duzula topo. Ez kendu begirada eta murgildu emakumeon elkartzeak, antolatzeak eskaintzen dizun menuan. Bilgune Feministan zuri begira jarri gara eta gure egitasmo eta ekimenen berri eman eta bide batez zure iritzia jaso nahi dugu.
Ongi etorri begirada feministen txokora!