1 2 >>

08.04.08

09:11:59 , Bilgune Feminista , 172 hitz, 55 aldiz ikusia  
Atalak: Ekimenak eta deialdiak

EMAKUME,FEMINISTA,BORROKALARI...

Badatoz azken aldian hainbeste aipatu ditugun IV. Jardunaldi Feministak. Badatoz eta gu bagoaz portugaletera. Zu ere bai ezta?
Ilusioz, edukiz eta majiaz beteak datoz eta emakumeon plaza ederra osatuko dugu oraingo hontan.

APIRILAK 11:EMAKUME GAZTEEN ASANBLADA

Emakume gazte(sentitzen den) oro dago gonbidatua bertara. Guztiok izango dugu bertan zer esana, hoixe baietz!

Informazioa gehiago:

www.gaztefeminista.blogspot.com

APIRILAK 12 ETA 13: I.V.JARDUNALDI FEMINISTAK

Dagoeneko ponentzi guztiak interneten daude eta baita Jardunaldien inguruko informazio oro:

www.jardunaldifeministak.org

Bertara joateko autobusa jarriko dugu Urola Kostatik ,
hemen ordutegiak baita non apuntatu ere:

APUNTATZEKO TOKIAK

ZARAUTZ: Arrano tabernan edo Eguzki tabernan
ZUMAIA: Inpernupe tabernan edo Metron
AZPEITIA: Orkatz tabernan
AZKOITIA: Zakela tabernan

AUTOBUSAREN GELDIALDIAK

OSTIRALEAN – Urola Kostatik Kukutza Gaztetxera.
- Zarautzen 15.15 Eguzki parean
- Zumaian 15.30 Autobus geltokian(Itsaso tabernaren parean)
- Azpeitian 15.45 Etxezurin
- Azkoitian 16.00 Eroski txikiaren parean

LARUNBATEAN Urola Kostatik Portugaletera.
- Zarautzen 7.45 Eguzki parean
- Zumaian 8.00 Autobus geltokian (Itsaso tabernaren parean)
- Azpeitian 8.15 Etxezurin
- Azkoitian 8.30 Eroski txikiaren parean

ITZULERA IGANDEAN PORTUGALETETIK – UROLA KOSTARA eguerdi arratsalde partean.

Jendartea eraldatzeko aukera emango diguten egun hauetan parte hartzera animatu!! Besarkada feminista bat!!!!

08.03.13

15:42:09 , Bilgune Feminista , 77 hitz, 96 aldiz ikusia  
Atalak: Ekimenak eta deialdiak

Martxoaren 8ko azken ekimenak

Martxoaren 8a pasa den arren gure ekimenek ez dute amaierarik.

Emakume batzarrean adostutakoaren arabera, PREKARIETATEAren inguruko eztabaida dugu egiteke.

Ostiral honetan izango da, 20:00etan LABORALEAN.

Ondoren afari bat ere egingo dugu sozidadean. Animatzen bazarete jakinarazi guri, ahalik eta azkarren.

Igandean 4 meses, 3 semanas, 3 días filma eta abortuaren inguruko eztabaida Gaztetxean, 18:30ean.

Eta hemen bukatzen dira Martxoaren 8aren inguruko gure ekimen guztiak.

Besterik gabe,

Eskerrik asko parte hartu eta lagundu duzuen guztiei!!

Gora borroka feminista!! Mila muxu more!!

12:47:08 , Bilgune Feminista , 10 hitz, 33 aldiz ikusia  
Atalak: Argazkiak

Martxoaren 8ko argazkiak

GORA EMAKUMEON BORROKA!!!!

BZIKLETA MARTXA

MANIFESTAZIOA

EMAKUME BAZKARIA

ZUTIK EMAKUMEA…

08.03.05

15:05:26 , Bilgune Feminista , 0 hitz, 107 aldiz ikusia  
Atalak: Ekimenak eta deialdiak

Txakolina Kulerotan, zatoz!!!

1 2 >>

Maiatza 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Indartsua eta ausarta da emakume feministon begirada. Egoera irauli eta mugatzen gaituzten oztopoak banan bana gainditu nahi dituen begietatik sortu dira hemen aurkituko dituzun hitzak. Begiratu ingurura, baita barrura ere eta ziur itotzen zaituen hori borrokatzeko mila arrazoiekin egingo duzula topo. Ez kendu begirada eta murgildu emakumeon elkartzeak, antolatzeak eskaintzen dizun menuan. Bilgune Feministan zuri begira jarri gara eta gure egitasmo eta ekimenen berri eman eta bide batez zure iritzia jaso nahi dugu. Ongi etorri begirada feministen txokora!

Bilaketa

powered by b2evolution free blog software