
ZUMAIA
2009-07-03 | 17:54:26
Zumaiako emakume gazteen %10k jazarpen sexuala jasan du noizbait
Herritarrek ikusgai dituzte Udalaren webgunean Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Diagnostikoko emaitzak
Hilabeteetako lanaren ondoren, Udalak herritaren eskura jarri du Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Diagnostikoaren behin-betiko emaitza. Diagnostiko hau tresnatzat hartuta, emakumeen berdintasuna lortze bidean plan bat egingo du orain Udalak, eta zeregin horri «urtea amaitu aurretik» ekingo diotela adierazi du herriko alkate Iñaki Agirrezabalagak. Izan ere, herrian badago zer hobetua. Diagnostikoan hainbat alor jorratu dute, eta haietako askotan emakumea gizonezkoa baino egoera txarragoan dagoela nabarmendu dute. Indarkeriari buruzko datuak ere plazaratu dituzte: esaterako, Zumaiako emakume gazteen %10k jazarpen sexuala jasan izan du noizbait. Diagnostikoa osorik irakur daiteke 'www.zumaia.net' webgunean.
AZPEITIA
2009-07-03 | 12:37:21
Etxejabeek lehenbailehen konponbiderako konpromisoa hartzea eskatu zuten atzo, Udalaren hileroko osoko bilkuran
Azpeitiko Udalbatzak uztaileko ohiko udalbatzarra egin zuen atzo eta, gai-zerrendan ez egon arren, Etxebeltz-Izarrako BOEn auzia mahai gainean azaldu zen, beste behin. Etxebeltzen babestutako etxebizitza egokitu zaien etxejabe talde batek hitza hartu zuen galdera eta erreguen txandan; joan den ekainaren 26an adostu zuten idatzian jasotako eskaerak plazaratu zituzten etxejabeek, alderdiei eskatuz auziari lehenbailehen eta behin betiko konponbidea emateko. EAEko Auzitegi Nagusiak hirigintza plana baliogabetu ondoren, auziari aterabiderik ez zaio eman. Atzoko bilkuran ere, Udal Gobernuan dagoen EAJk alde batetik eta oposizioan dauden ezker abertzaleak, EAk eta Aralarrek, bestetik, azken hilabeteetan defendatu dituzten irtenbideak jarri zituzten mahai gainean: Etxebeltzeko plangintzaren testu bateratuan falta den azterketa ekonomiko-finantzieroa txertatzea, eta horrekin batera, nahi bada, Arau Ordezkatzaileak berrikustea, EAJk; Arau Ordezkatzaileak berriro garatzea, oposizioak.
AZKOITIA
2009-07-03 | 12:37:13
Antonio Oteiza Fundazioaren I. Ekintzailearen Saria jaso du Inazio Uria zenaren familiak
Uriaren "elkartasunaren, lanaren eta konpromisoaren" baloreak goraipatu dituzte omenaldian
Antonio Oteiza Fundazioko kide zen Inazio Uria enpresaria omendu dute gaur goizean egin den ekitaldian. Altuna y Uriak Azkoitian egin duen lanik esanguratsuenetako bat aukeratu dute, Oteiza Pilotalekuak, ekitaldirako. Gaur bete dira 7 hilabete ETAk Inazio Uria erail zuela eta Azpeitiko enpresariak "elkartasunarekin, ondo egindako lanarekin eta herriarekin zuen konpromisoa" goraipatu du Fundazioko lehendakari eta Azkoitiko alkate den Asier Aranbarrik. Honek eman dio saria Inazio Uriaren alabari. Familiarekin batera hainbat erakundeko ordezkari elkartu da ekitaldian, Inazio Uria zenari omenaldia egiteko. Hala nola, Batzar Nagusietako lehendakari Rafaela Romero, diputatu nagusi Markel Olano, Azpeitiko alkate Julian Eizmendi eta Azkoitiko eta Azpeitiko Udaletako zenbait zinegotzi.
ZARAUTZ
2009-07-03 | 10:30:34
Andoni Egañak parte hartuko du aurtengo Bertsolari Txapelketan ere
Duela lau urteko apustua berretsi du Bertsozale Elkarteak, eta BECen jokatuko da finala abenduaren 13an
[BERRIA]Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako txapelketak jokatu ondoren, udazkenean abiatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Irailaren erdialdetik aurrera jokatuko dira lehen kanporaketak, eta Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, horretarako aukera duen bertsolari orok eman du izena. Alegia, herrialdekakoetan gailenduriko eta sailkaturiko bertsolari guztiek parte hartuko dute aurtengo Txapelketa Nagusian. Baita duela lau urteko txapelketako finalera iritsitakoek ere: Andoni Egaña txapeldunak, Unai Iturriagak, Maialen Lujanbiok, Igor Elortzak, Amets Arzallusek, Sustrai Colinak, Jon Maiak eta Aitor Mendiluzek. Orotara, 44 bertsolari lehiatuko dira.
AZPEITIA
2009-07-02 | 17:05:40
Etxebeltzeko BOEko etxejabeek Arau Ordezkatzaileak berriro garatzeko eskatu diete Udaleko alderdiei
Auziari irtenbidea emateko hainbat bide aztertu ondoren hartu dute erabakia kaltetuek
Etxebeltz-Izarran babes ofizialetako etxebizitza (BOE) egokitu zaienek Hirigintzako Arau Ordezkatzaileak berriro garatzeko eskatu diete Udaleko alderdi politikoei. Gainera bide horri ahalik eta azkarren heltzeko eskatu dute, «horretarako behar diren mekanismo guztiak martxan jarriz, behar diren konpromisoak hartuz eta behar den borondate politikoa ipiniz, ahalik eta epe laburrenean bukatu dadin arazo hau». Arazoari irtenbidea emango dieten hainbat bide aztertu ondoren hartu dute kaltetuek arauak berriro garatzearen aldeko erabakia. Horrez gainera, arauak berriro garatzeko aurrera eraman beharko diren pausoak eta denbora-tarteak «zehatz eta xehetasunez» islatuko dituen agiri bat egitea eta agiriaren edukia «betetzeko konpromisoa» ere eskatu dute Etxebeltz-Izarrako kaltetuen taldekoek.
$('#fade').cycle();
Urola Kostako Hitzak 5 urte
Lara Madinabeitia
Erakusketa
beirate artistikoak
ZARAUTZ, Legarra beirategia - 2009-06-29
Lehiaketa
Gipuzkoako Arraza Libreko Ardi Txakur Kanporaketa
ZUMAIA, Gernika Parkean - 2009-07-04
Izoztutako tximista ikusgarriak
Igande arratsaldean dardarka jarri zen eskualdea. Euri zaparradez gain, txingor jario gogorra izan zen, trumoiak borborka, eta noski, tximistak etengabe. Normalean, begirik azkarrenek ere lanak izaten dituzte tximistak garbi ikusteko. Lorentxo Portularrumek lortu du tximistak izoztea. Modu ikusgarrian, gainera. Lorentxo Portularrume
Esaldia
Eskaladak dena eman dit. Eskalatzen hasi ez banintz bestelakoa nintzateke Gorka Karapeto (Berria, 2009-01-09)
Urola-kosta
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Bilgune Feministak abortatzeko eskubidea norberak izatea aldarrikatu du, "abortuak libre eta doan" izan behar duela esan dute. Zer iritzi duzu zuk honi buruz?
Jasotako azken mezua:
maitane | 2009-05-12
Gaur egungo legearen arabera ezin da abortatu supuesto oso zehatzetan izan ezik eta hortik kanpora p...(+)
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.