
ERREZIL
2008-09-03 | 18:51:43
Kirol eta kultur arloko diru laguntzak eskatu daitezke jada
Udalbatzarrak 2009 ekitaldian kirol eta kultur jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia zabaldu du
Errezilgo udalbatzarrak 2009 ekitaldian kirol eta kultur jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia zabaltzea erabaki zuen pasa den abuztuaren 7an egindako ezohiko bilkuran. Epea zabalik egongo da 2008ko irailaren 30era arte.
ZESTOA
2008-09-03 | 18:21:03
Irailaren 12an doako bisitaldiak antolatu ditu Ekainberri Fundazioak
Irailaren 12an 120 zestoarrek doan bisitatu ahal izango dute Ekainberri, Ekain haitzuloaren erreplika. 20 pertsonako taldeetan sei bisitaldi egingo dira eta izen ematea Udal Bulegoetan egin ahalko da irailaren 4, 5 edo 10ean, baita Udaletxeko 943 147 010 telefonoan ere.
AIA
2008-09-03 | 13:00:06
HILDA AURKITU DUTE ASTELEHENEAN AIAN DESAGERTU ZEN 85 URTEKO ZESTOARRA
Pelayo Eizagirreren gorpua Agerre egoitzatik 600 metrotara aurkitu dute
Astelehenean desagertu zen Pelayo Eizagirre hilda aurkitu du gaur 12:00etan Ertzaintzak. 11:00k aldean lehendik miatuta zuten egoitza ingurua berriz ikuskatzen hasi dira eta 85 urteko gizonezkoaren gorpua Agerre egoitzatik 600 metrotara aurkitu dute.
AZPEITIA
2008-09-03 | 11:46:48
Bi urteko haur bat larri zauritu zen larunbatean Xoxoten zakur batek hozka eginda
Haurra Donostiako Hospitaleko Haurren Kirurgia Zentroan artatu zuten eta medikuen arabera, “hobera” egiten ari da
[Uztarria.com] Bi urteko haur bat larri zauritu zen larunbatean Xoxote mendian zakur batek hozka egin ondoren. ‘Diario Vasco’ egunkarian agertu da notizia, gaur, asteazkena. Haurra Donostiako Hospitaleko Haurren Kirurgia Zentroan artatu zuten eta medikuen arabera, “hobera” egiten ari da. Larunbatean gertatu zen ezbeharra, Xoxoteko aterpetxearen inguruan. Antza denez, Izarraizko larreetan ibili ohi den artzain baten zakurrak egin zion hozka haurrari eta zauriak eragin zizkion aurpegian.
AIA
2008-09-03 | 11:40:13
Utzi egin dituzte Aian falta den gizonezkoa aurkitzeko lanak
Herenegundik 85 urteko gizonezko baten bila dabiltza
[Berria] Herenegundik Aian (Gipuzkoa) eta inguruetan 85 urteko gizonezko baten bila dabiltza, baina gaur bertan behera utzi dute operazioa, hura ezin aurkituta. Pelaio Eizagirre da falta den gizona. Asteleheneko arratsalde partean paseatzera irten zuen, Agirre egoitzatik, eta ez zen itzuli. Ertzaintza, Gurutze Gorria eta DYA 01:30ak arte gizonaren bila aritu ziren orduan, baina ez zuten haren berririk izan. Atzo 09:00etan bilaketarekin jarraitu zuten Aia inguruan, baita Zestoan ere, jaiotzez hemengoa baita galdutakoa. Ertzaintzak kasua ikertzen segituko duela agertu du.
ZARAUTZ
2008-09-02 | 13:55:52
Irailaren 5ean hasiko dira berdintasunari buruzko inkesta egiten
1.000 herritarri egingo dizkiete galderak hilabeteko epean, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak aztertzeko asmoz
Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailaren ekimenez Fondo Formacion Euskadi herriko emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak aztertzeko diagnosia ari da egiten. Prozesu horren baitan, herritarrei egiteko inkesa zabala dago aurreikusita eta datorren ostiralean hasiko dira galdeketekin, irailaren 5ean. Hilabete honetan zehar, proportzionalki biztanlegoa ondo ordezkatuko duten 1.000 herritarri egingo dizkiete galderak. Lau teknikari ibiliko dira etxez etxe bisitak egiten eta inkestatuek ez dute izenik eman beharko. Inkestaren aurretik, herriko emakumeekin lau lan-talde egin dituzte teknikariek (ongizatea, lana, hirigintza eta kultura-aisia-kirola esparruak jorratu zituzten). Irailaren 18an beste lan-talde bat egingo dute osasungintza eta hezkuntza lantzeko. Urriaren 12an, berriz, gizarte foroa izango da. Eta azkenik, diagnostikoaren emaitza osatuak urriaren amaierarako prest egongo direla uste dute arduradunek.
AIA
2008-09-02 | 12:52:25
Desagertuta dagoen 85 urteko gizon baten bila dabiltza
Atzo arratsaldean bere etxe inguruan paseatzera irten zen eta ez zen itzuli
Atzo 85 urteko agure bat desagertu zen Aian. Arratsalde partean paseatzera irten zen eta ez zen etxera itzuli. Ertzaintza, Gurutze Gorria eta DYA goizaldeko 01:30k arte gizonaren bila jardun ziren, baina ez zuten haren berririk izan. Gaur 09:00etan bilaketarekin jarraitu dute Aia inguruan eta baita Zestoan ere, jaiotzez bertakoa baitzen galdutako gizona.
ZARAUTZ
2008-09-01 | 19:38:36
Euskal Asteak giroa berotuko du egunero egingo dituzten kultur ekitaldiekin
Basarri Saria Jon Martinen jasoko du ostiralean, eta larunbatean Herri Lasterketa eta bazkari herrikoia izango dira
Irailaren 9an ospatuko den Euskal Jai Eguna iritsi arte, ordea, makina bat kultur ekimen izango da Euskal Astearen baitan. Gaur gauean izango da aste honetako lehen ekitaldia, Oreka TX taldearen ikuskizun berriarekin. Datorren igandeko Haurren Euskal Jai Eguna bitartean egunero izango dira ekimenak, oro har, euskararekin eta euskal folklorearekin lotuta beti ere.
Musika
XX. Aurresku Txapelketa eta I. Soinu Zahar Txapelketa
ZARAUTZ, Musika Plazan - 2008-09-06
Zinema
'Hancock'
AZKOITIA, Baztartxo - 2008-09-07
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.