
ZUMAIA
2008-05-15 | 10:23:55
Turismo bulegoak Kalitatezko Q Ziurtagiria jaso du
Euskal Autonomia Erkidegoan 13 dira ziurtagiria duten bulegoak
Zumaiako Udalaka jakitera eman duenez, joan den martxoaren 27an Kalitatezko Q Ziurtagiria jaso zuen Turismo bulegoak; honakoa kalitatean oinarritutako kudeaketa sistema bermatzen duen agiria da. Ziurtagiria Espainiako Turismo Arloko Kalitaterako Institutuak banatzen du eta Espainiar Estatuan 41 bulegok baino ez dute jaso; Euskal Autonomia Erkidegoan 13 bulegok dute. Zumaiako Turismo Bulegoko arduradunen hitzetan, ziurtagiri honek eguneroko eginkizunak “modu azkarragoan eta eraginkorragoan lan egiten lagundu digu. Bezeroek, behar bada, hobekuntzak ez dituzte fisikoki ikusiko, barruko funtzionamendua hobetzeko tresna delako, baina nabarituko dituzte”.
ZARAUTZ
2008-05-14 | 16:09:36
Lehen aldiz Literatur Astea antolatu du Azken Portuko Jai Batzordeak
Euskal idazle ezagunek hartuko dute parte datorren astelehenean hasiko
Festa giroko ekitaldiak albo batera utzi gabe, kulturari estu-estu lotutako jardunaldiak antolatu nahi izan ditu oraingoan Azken Portuko Jai Batzordeak. Datorren astelehenean hasi eta lau egunez, Literatur Asteaz gozatzeko aukera izango da Azken Portun. Gisa honetako ekimen bat antolatzen duten lehen aldia da, baina ez da horregatik maila eskasekoa izango. Maiatzaren 22a bitartean, euskal literaturako izen ezagunak ariko baitira beraien esperientziatik hizketan: Anjel Lertxundi, Hasier Etxeberria, Harkaitz Cano, Koldo Izagirre eta Jose Luis Otamendi.
AZPEITIA
2008-05-14 | 16:01:15
"Palestinari elkartasuna" adierazteko elkarretaratzea egingo dute bihar, osteguna
Maiatzaren 15ean beteko dira 60 urte Israelgo Estatua sortu eta "Palestinaren kontrako sarraskia" hasi zela
[Uztarria.com] "Palestinari elkartasuna" adierazteko elkarretaratzera deitu dute hainbat herritarrek. Maiatzaren 15ean, ostegunean, beteko dira 60 urte Israelgo Estatua sortu eta "Palestinaren kontrako sarraskia" hasi zela. Urteurren horren harira egingo dute kontzentrazioa. Ostegunean izango da, 20:00etan, plazan. Ekimenaren antolatzaileen arabera, "datorren maiatzaren 15ean Palestinako biztanleek beraien historian izandako egunik gogorrenetako bat gogoratuko dute". Azaldu dutenez, "egun horri 1948ko maiatzaren 15ari, Nakba (Hondamendia) deitzen diote palestinarrek. Egun horretan 800.000 palestinarrek euren etxe eta lurrak utzi behar izan zituzten sionistek bultzatutako garbiketa etnikotik ihesean".
AIZARNAZABAL
2008-05-14 | 15:47:28
‘I. Uztarri Motzeko Proba’ antolatu du AIPEk
Lau egunetan zehar inguruko herrietako eta auzoetako partehartzaileak jardungo dira txapelketa jokatzen
Idi proba zaleen bilgune izango da asteburu honetan Aizarnazabal. Maiatzaren 16an hasi eta lau egunetan zehar 'I. Uztarri Motzeko Proba' egingo baita herriko plazan. Herrian jokatzen diren proba guztien moduan, astebukaerakoa ere Aizarnazabalgo Idi Proba Elkarteak antolatu du; idi bakarrarekin jokatuz antolatzen duten lehen aldia izango da aurtengoa
ZUMAIA
2008-05-14 | 12:36:07
Llavoriren bi argazki saritu dituzte Aqüeducte bienalean
'Irulea' lanak urrezko domina jaso du eta 'Molly' erretratuak, berriz, aipamen berezia
Juan Ramon Llavori argazkilari zumaiarraren bi argazki saritu dituzte Cerdanyola del Valleseko (Herrialde Katalanak) Aqüeducte X. Nazioarteko Argazkilaritza Bienalean. Alde batetik, Photographic Society of America elkarteak urrezko domina eman dio 'Irulea' lanagatik; bertan, emakume tibetar bat ageri da haria lantzen. Eta bestetik, Argazkilari Artisten Nazioarteko Federazioaren eskutik aipamen berezia jaso du, zuri-beltzeko 'Molly' erretratu digitalagatik.
AZKOITIA
2008-05-13 | 16:44:40
Ekainaren 1ean egingo da Jokin Ormaetxea IV. Klasika Zikloturista
Bi ibilbide izango dira aukeran: 73 kilometroko laburra, eta 120ko luzea
Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak laugarren urtez jarraian antolatu du Azkoitiko txirrindularia zenaren oroimenezko proba, Raka Maraton Elkarteko eta Azkoitiko Triatloi Taldeko kideen laguntzarekin. Gipuzkoako Challenge-rako puntuagarria da proba. Izena emateko aukera zabalik da, internet bidez (www.euskalnet.net/jokinormaetxea). Txirrindulariek egunean bertan ere izena eman dezakete. Martitten bukatuko da lasterketa. Bertako jatetxean egingo dute lagunarteko bazkaria eta oparien zozketa.
ZARAUTZ
2008-05-13 | 10:52:49
Txabarrik EAJko auzitegira eraman du Egibar
Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiari alderdia uzteko eskatu dio herrialdeko EAJko batzarrak, Jauregiren auzia dela-eta.
Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusi ohiak EAJko auzitegi nazionalean Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko (GBB) lehendakariaren kontrako salaketa sartu zuen joan den ostiralean, gaur jakin denez. Hain zuzen, Jon Jauregiren auzia dela-eta Txabarriri alderdia uzteko eskatu zion apirilaren 11n Gipuzkoako EAJko Lurralde Batzarrak, auzian hartan "alderdiaren aurka aritu zelako".
ZUMAIA
2008-05-13 | 09:24:34
Auto ilarak daude A-8 autobidean, Zumaia eta Meaga artean, Bilborako norabidean
Atzo goizeko luiziaren eraginez, errei batek itxita jarraitzen du
7 kilometroko auto ilarak daude A-8 autobidean, Zumaia parean, atzo goizean izandako luizia dela-eta. Donostiatik Bilbora doan errepidean dago auto ilara, une honetan Meagako tunelera arte iristen da. Errepidea garbitu bitartean, errei bakarra egongo da zabalik aipatutako norabidean.
Erakusketa
Iñigo Manterolaren margolanak
ZARAUTZ, Kaia galeria - 2008-03-31
Erakusketa
Beirate artistikoak
ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.