
2008-11-18 | 14:51:01
Azpiegiturak
Azpeitiko Udalak eraberritutako webgunea jarri du martxan
'www.azpeitia.net' Azpeitiko Udalaren webgunea, guztiz eraberritu dute eta gaurtik aurrera martxan da. Webgunea eraberritzeko orduan, "gardentasuna, erabilgarritasuna, herritarren parte-hartzea sustatzea, egunerokotasuna euskaraz izatea eta dinamikoa izatea" hartu ditu Udalak helburu nagusi bezala. Xanet Esnaola alkateaordearen esanetan, Udalaren komunikazio proiektuaren baitako hirugarren euskarria da Udalaren webgunea eta Udalarentzako euskarri hau "oso-oso garrantzitsua" da. Lehendik Udalak bazuen webgunea baina "zaharkituta" zegoelako berri bat egitea erabaki zuten. Udala herrira eta herria udalera hurbiltzeko euskarria izatea nahi dute Udaleko arduradunek.
AKOJONANTIE | 2008-11-19
""Eguneratuko duguna euskaraz egingo dugu, eta informazio finkoa jarriko dugu gazteleraz eta frantzesez». ....BERDINTASUNA!!! Ez da normala, euskeraz ez dakitenak baztartzea da hoi! UDAL XENOFOBOA BENETAN!FAXISTA! Inaki.E.VITORIA KAMPORA!
Urola Kostako Hitza | 2008-11-19
Webean albistea labur-labur sartu zen atzo, baina gaurko paperekoan garbi azalduta dago aurkezpenean Udalak esandakoa: "Webgunea euskara hutsean jarri dute martxan eta egunerokotasunaren berri euskaraz emango dute. Hala ere, datozen egunetan beste hizkuntzetara (gaztelerara eta frantsesa) zabalduko dute. «Azpeitian euskaraz bizi baldin bagara ere, beste herrientzat euskarri izatea nahi dugu. Baina horrek ez du esan nahi hiru hizkuntzei tratamendu bera emango diogunik; muina euskaraz izango da, Udalak, euskara normalizatzeko bidean eredua eman behar du. Eguneratuko duguna euskaraz egingo dugu, eta informazio finkoa jarriko dugu gazteleraz eta frantzesez».
estitxu | 2008-11-19
Albiste honetan ez da jasotzen, baina webgunearen aurkezpenean argi eta garbi azaldu zen epe motzera, ahalik eta azkarren, gazteleraz eta frantsesez nabigatzeko aukera ere emango duela Azpeitiko Udalak. Euskaraz abiatu direla, gabezia handia dagoelako eta zerbitzua lehenbailehen martxan jarri nahi delako, baina hilabete gutxiren buruan gazteleraz eta frantsesez ere egongo da webgunea.
ADOS | 2008-11-18
Guztiz ados aurrekoarekin, oso atzerakoia web berria, aurrera joan beharrean atzera...Beharrezkoa da eta gustoko dut euskera bultzatzea, geurea sentitzen bait dut, baina ez dut batere konplejurik erderaz gure herriaren berri emateko. Are gehiago, jakingo banu Marokoarrez ere emango nuke informazioa eta Pakistanieraz eta Txinatarrez, eta ingelesez...Ateak ireki egin behar dira alkate jauna, eta ez itxi!!
AKOJONANTIE | 2008-11-18
...eraberritu?...hizkeran aukera bakarra daka! Alkatie ez al da konturatu Azpeitin euskeraz ez dakin biztaldiek daudela? Haiek ez dituzte imposturik ordaintzen ala? Eta turismorako webgunean sartzen dien pertsonak zer pentsatuko dute?pentsatu, ze irakurri gutxi eingo dute...Normalena euskeraz, ingeleraz eta erderaz edukitzea izengo zen , ze internet munduari irekita egoteko instrumentu bat da. Alkatearentzako ikusten denez ez da horrela.Zorionak Errazkin Vitoria zure webgune xenofoboagatik...herriko biztalden diruarekin ordaindutakoa, eta zeuen gustoa manipulatutakoa.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.