
2008-07-25 | 15:03:51
Kirola
Euskal Herriko Herriartekoan Azpeitia txapeldun
Gaur jokatu dute finala Huarteren kontra, Iruņean
Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketan Azpeitiak (Gipuzkoa ordezkatuz) lortu du txapela, Huarteri (Nafarroa ordezkatuz) 0-3 irabazi ondoren. Finala, gaur (uztailak 25) goizean jokatu dute, Iruņeako Labrit pilotalekuan. Herritarrek pilotariei harrera gaur egingo diete, 20:00etan.
Nafarren kontra erraz irabazi dute Euskal Herriko Herriarteko finala Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek: Kadeteetan 9-22 egin dute, Jubeniletan 14-22 eta Seniorretan, berriz, 21-22. Borroka gehien hirugarren partidan izan dute pilotariek. Azpeitiak Gipuzkoako Herriartekoa irabazi zuenez, Gipuzkoa ordezkatuz jokatu du gaurko finala.
Nahiz eta Azpeitian Santio eguna ospatu, zaletuen bi autobus joan dira Iruņeara pilotariak animatzera: 80 lagun inguru. Orain, Ilunpe Pilota Elkartekoak eta pilotariak Leitzan dira bazkaltzen, eta arratsaldeko zortziretan herrian harrera izango dute.
Azpeitiarra | 2008-07-25
Zorionak pelotariei, aurten ikaragarrizko denboraldia egin duzue!
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.