
2008-07-25 | 11:03:14
Gizartea
Udaleko alderdi politiko guztiak Zumaiako Gaztetxe Asanbladarekin hitz egiteko prest agertu dira
Alkateak urte bukaerarako beste lokal bat eskainiko die; izan ere, Erkibe erabiltzea "arriskutsua" dela dio udal teknikarien txosten batek
Atzo iluntzean egin zen udalbatzarrera Zumaiako Gaztetxe Asanbladako 50 kide inguru agertu ziren. Udalbatzarraren amaieran hitza hartu zuten eta gaztetxeari buruz udal taldeekin "banan banan eta urgentziz" hitz egiteko nahia azaldu zuten, "desalojo mehatxupean" daudelako eta "egoera gogorra" delako. Udal talde guztiek onartu zuten proposamena; Iņaki Agirrezabalaga alkateak, gainera, urte amaierarako gazteei beste lokal baten "eskaintza sendoa" egiteko konpromisoa hartu zuen. Dena dela, bai alkateak bai EAJ alderdiak euren kezka agertu zuten Erkibe etxearen egoera dela eta. Udal teknikariek egindako txosten batek etxearen egoera erabiltzaileentzat "arriskutsua" izan daitekeela dio, eta hala jakinarazi zieten atzo gazteei. Datozen asteetan gazteek eta Udaleko alderdi politikoek bilerak egingo dituzte "egoera honi irtenbideren bat emateko".
Tirikitauki | 2008-07-31
Gaia ez da etxea ondo edo gaizki dagola, tipo batzuk etxe pribatu batean sartu direla baimenik gabe baizik. Lapurrak daude erkibe etxean.
Lander | 2008-07-26
Zoritxarrez istripuak gertatzen dira. Bestela begira zer gertatu zen orain dela urte batzuk: http://www.elpais.com/articulo/espana/GUIPuZCOA/Quince/personas/hospitalizadas/derrumbe/suelo/discoteca/elpepiesp/19940926elpepinac_7/Tes/
2008-07-25
etxea lehendik zegoen gaizki, 10 urtez hutsik egon delako, orain aldiz ongi dao ta begi bistakoa da erabiltzeko moduan dagoela. Honelako txostenek beharrezkoak ez diren berrikuntzak egitea besterik ez dute eskatzen, bertatik joan daitezen beste aitzakia bat gehiago da.
- | 2008-07-25
Etxea gaizki badago nolatan daude hor horrenbeste gazte? eta zerbait gertatuko balitz? Udala zeren zai dago?
- | 2008-07-25
Etxea gaizki badago nolatan daude hor horrenbeste gazte? eta zerbait gertatuko balitz? Udala zeren zai dago?
Behingoagatik | 2008-07-25
Behingoagatik zerbait ondo egin dute politikoek eta gazteei entzun diete. Jarrai horrela!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Gazteek hartu zuten hitza udalbatzarraren amaieran; gaztetxearen aldeko kartelak erakutsi zituzten.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.