Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko urriak 12, Igandea

Harpidetu zaitez!

2008-07-23 | 15:07:45

Gizartea

Aireko kutsadura %42an jaitsi zen aurreko urtean Azpeitian

Haurtzaroa eta ingurumena azterketaren baitan jasotako emaitza da

[Uztarria.com] ‘Haurtzaroa eta ingurumena’ proiektuaren baitan egindako azterketaren arabera, aireko kutsadura %42an jaitsi zen aurreko urtean Azpeitian 2006ko datuekin alderatuta. Azpeitiko udaleko arduradunen esanetan, "Azkoitiko fundizioaren itxiera izan da jaitsiera horren eragile nagusia".

Egindako azterketaren helburua da, elementu kutsatzaileen aurreko esposizioak fetuaren eta haurraren, hazkuntzan, osasunean eta garapenean zer eragin duen neurtzea. Izaskun Zeziaga Udaleko ingurumen teknikariak azaldu duenez, 2,5 tamainako partikula kutsatzaileak aztertu dituzte. "Legeak 10 tamainako partikulak neurtzen ditu, baina azterketa honek partikula txikiagoak ere jaso ditu, organismoan sartzen direnak horiek direlako". Dena dela, Zeziagaren arabera, aurreikusita dago 2015ean indarrean sartuko den legearekin partikula txiki horiek neurtzen hastea.

Aurreko urteko uztailean jarri zuten PM 2,5 partikula txikien neurgailua Azpeitian. Zeziagaren esanetan, 2020rako helburua partikula horien baitako indizea ez gainditzea izango da, oro har. "Guk ez genuke arazorik eduki behar, azterketek erakutsi baitute dagoeneko mugen barruan gaudela".

Aurreko urteetatik hobera

Azken azterketak, Azpeitian airearen kalitateak hobera egin duela erakutsi du. Hala ere, duela hiru urte legez jarritako mugak gainditzeagatik herri kutsatzaileen zerrenda beltzean egon zen Azpeitia. Zeziagak emandako datuen arabera, 2005ean 47 aldiz gainditu zen PM 10 irizpidearen baitako muga eta berez, 35 egunetan gainditu zitekeen, gehienez. Iaz, ordea, zazpi alditan bakarrik gainditu zen muga hori. "2005a urte txarra izan zen eguraldiari dagokionez eta, gainera, institutu berriaren obrek eragina izan zuten, neurgailua eremu horretan dagoelako".

Hartutako neurriak

Airearen kalitatea hobetze aldera Udaletik hartutako neurriak nabarmendu zituen Zeziagak bide batez. Trafikoa kutsadura eragile garrantzitsua dela kontuan hartuta, industrialdeetara joateko garraioa azaldu du, batetik. Ildo beretik, herriko fundizio txiki batean kaptadorea eta filtroa jartzea egongo litzateke bestetik.

 

Jasotako erantzunak:

2

Talibantxo | 2008-07-24

"%42an"? Ez al da %42, bukaerako -an hori gabe?

1

rat | 2008-07-23

...Martxilen aldien neurtu debe airie??? ze botatzeun zikinkeyekin kotxe dana autzez daket egunero, Peugeot parian lagatzet egunero:neurtu han ta ia ze irtetzean...

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa