Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

2008-07-22 | 14:46:18

Ekonomia

Guardia Zibilak dokumentazioa eraman du Amenabar enpresatik

13:00etatik enpresaren egoitza barruan egon dira eta oraintxe joan dira (17:20)

Guardia Zibila Amenabar enpresako egoitzan sartu da gaur 13:00etan, bertan egon da orain arte eta alde egiterakoan dokumentazioa eraman du bi kaxatan sartuta. Langileak ere egoitza barruan egon dira, eta batzuk normaltasunez jardun dute lanean. Guardia Zibilak mementoz ez du adierazi egoitzara zergatik sartu den. Dena den, zenbait hedabidek zabaldu duenez, "ETAri dirua emateagatik" ari dira ikerketa egiten guardia zibilak: ustez ETAk 600.000 euro eskatu baitzizkien eta Amenabarrek 200.000 euro ordaindu.

 

Jasotako erantzunak:

15

Galahad78 | 2008-07-28

Txundituta oso geratuko nauk terroristak babesten dituen europar herrialde baten legeak erakusten badizkidak. Zeren eta horretaz ari haiz, joseba, arnaldo, egin, tortura aipatzen dituanean, ezta?

14

mattis | 2008-07-25

joseba,arnaldo....,egunkaria,egin,tortura,udalbiltza,askatasuna....nolako estatuan bizi haizen muestra bat nahi diat erakutsi,baina hire kasuan alferrik dek, irten hari europako herri aurreratueneta eta konpara ezak bertako arlo juridikoa,zeini babesten duen oinarrizko arauak, herritarrei hala boteretsueri eta gero hitzegingo diagu zein lege diren espainiako estatuan bere izaera ez demokratikoa direnak.Harrituta geldituko hitzan.

13

Galahad | 2008-07-24

Non zegok, hire eritziz, "ez demokratikotasuna"? Ez hagoela epailearen jokabidearekin ados? Pentsa zak benetako nazio ez demokratiko batean ezingo hukela holako gauzarik esan ere ez...

12

mattis | 2008-07-24

Beno,beno altura hauetan zalantzan jartzen duzue egoera ez demokratiko batean bizi garela?epaile famatu batek miatzeko agindua eman eta empresariak kartzelan bukatu....eta oraindik zalantzan zaudete,egon lasai oraindik ere ikusi beharko ditugunak, bizi garen estatu bananero honetatik.

11

2008-07-24

Zelako askatasunarekin erabiltzen duten duten batzuek "antidemokratiko" hitza. Arrastorik bai zer esan nahi duen?

10

Galahad78 | 2008-07-23

Miaketa hauek ere bai? Hik dioalako ala benetako arrazoi bat daukak?

9

2008-07-23

Beno, nik uste det ez daola konparatzen hasi beharrik antidemokratikoagoa zer den. ETAren bonbak antidemokratikoak dira, miaketa hauek ere bai, eta orain tortura jasatzen ariko diren atzo atxilotutako gazteen egoera ere antidemokratikoa da.

8

Galahad78 | 2008-07-23

Hemen antidemokratikoa den bakarra ETA dek, punto. Guardia Zibila epailearen permisuarekin ari bazen, etzegok eztabaidarik. Nahiago diat, mila aldiz, miaketa ustez "antidemokratiko" bat, bonba antidemokratiko ziur bat baino. Egoera berberean egonda argi daukat ze egingo nuken nik: ordaindu. Beldurra libre dek. Oi bai, ordaindu ta hurrengo minutuan argi asko daukat ere ze egingo nukeen.

7

mattis | 2008-07-22

Ez det nik bonba baten pare jartzen jazarpen polizial hauek,baizik eta hare okerragoak dira,zeren eta ustez estatu demokratiko batengandik datorren injustiziak dira,inpunitate guziarekin eta inongo lotsarik gabe.

6

i | 2008-07-22

etari ordaintzen ez bazaio heriotza ondoriozta genezake, eta ordaindu ezkero kartzela, zer egin orrelako egoera baten aurrean??

5

Galahad78 | 2008-07-22

Miaketa bat ETAren bonba baten parean jartzen al dek? Earki earki...

4

ni | 2008-07-22

eskerrik asko! ondo zegok jakitea! ondo izan!

3

2008-07-22

Amenabar enpresaren aurkako Guardia Zibilaren 'eraso' hau salatzeko kontzentrazioa zein ordutan deituko du Udalak udaletxe aurrean? ETAren bonbak bezala, jazarpen hau ere salatzeko gogoa daukat nik.

2

2008-07-22

Zein izango da ba! Orion Bruño ahizpak atxilotu zituzten arrazoi bera! ETAri ordaindu dioten frogak aurkitu nahiko ditu Guardia Zibilak. Duela zenbait aste Amenabarren aurkako atentatua, ustez ETAri ez ordaintzeagatik. Orain, Guardia Zibilaren bisita, ustez ordaintzeagatik. Erromatar eta euskaldun hauek erotuta daude!

1

ni | 2008-07-22

ta horren arrazoia zein den arrastorik?¿

Guardia Zibilak dokumentazioa eraman du Amenabar enpresatik

Amenabar enpresako langile bat lantokitik irteten, 14:30ak aldean

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa