Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko urriak 8, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

2008-07-12 | 12:44:20

Gizartea

Karasusa okupatu zutenetik Udal Gobernua bakarrik aldatu dela salatu du Gazte Asanbladak

Bi urte bete dira herriko gazte talde batek Karasusa etxea okupatu zuela; horren harira idatzia atera dute

[Uztarria] Bi urte bete dira herriko gazte talde batek Karasusaneko etxea okupatu zuela. "Denok etxe duin batean bizi ahal izateko eskubidea dugula aldarrikatzeko" helburuarekin burutu zuten. Urteurren horren harira, Azpeitiko Gazte Asanbladakoek idatzi bat kaleratu dute etxebizitza gai hartuta. Gazteen esanetan, "okupazio hartatik aldatu den gauza bakarra Udal Gobernu taldea izan da eta badakigu gai korapilotsu honen aurrean lanean ari dela, alternatibak bilatu nahian".

Bide horretan, hala ere, "lan nekeza" dutela gaineratu dute, "EAJk utzitako herentziagatik", batetik, eta EA eta EB-Aralar ez dituztelako "oso konbentzituta" ikusten "irtenbideak bilatzeko".

Mahai-inguruan alderdiek izan zuten jarrera

Hori guztia "garbi" ikusi zen gazteen arabera, Gaztetxetik antolatutako Gazte Astearen baitan egin zen mahai-inguruan: "Bagenekien EAJkoak ez zirela agertuko. Batetik, badakigulako herritarren aurrean aurpegia emateko kemenik ez dutela eta, bestetik, gonbidapen gutuna ez zutela jaso ’argudiatu’ zigutelako ekimenaren bezperan. Baina beste bi alderdiengandik ez genuen espero horrelako jarrera koldar eta axolagaberik".

Mahai-inguru hartara herriko alkate Iņaki Errrazkin bakarrik agertu zen. "Azpeitiko historian zehar lehen aldiz, herriko alkatea mahai baten bueltan bildu zen herritarrek egindako galderei erantzuteko. Bi urtetan egindakoaz eta aurrera begirako asmoez mintzatu zen", esan dute Gazte Asanblakoek. Horren aurrean, honakoa ondorioztatu dute: "Beste behin ere, EAJ, EA eta EB-Aralar alderdiek ez dute arazo honekin bukatzeko plangintzarik eta asmorik".

Gazteek, bide batez, "etxeak salduz negozioa egitea eta etxeak zozkatzea ez direla bidezkoa" salatu dute, "beste behin ere". Horren aurrean, "alokairuaren aldeko politikak" eskatzen jarraituko dutela jakinarazi dute, "pertsona orok, bakoitzaren ahalmenaren arabera, etxe batean bizitzeko aukera izan dezan".

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa