
2008-07-11 | 15:39:58
Udalaren konponbidea, "bizikidetzaren alde lan egitea"
Zumaiako Udalak sortutako arazoei konponbidea jartzen saiatuko da bizikidetzaren alde lan eginaz
Zumaiako Udalak erantzuna eman nahi dio azken egunetan Zumaiako Gazte Asanbladak Erkibe eraikina okupatzean sortu den egoerari:
1. GAZTEAK:
Udalaren iritziz ulergarria da gazteek euren jardueretarako eraikin baten beharra azaltzea; gazteek merezi dute euren eginkizunetarako lokal duin bat. Horregatik, gazteen eskaerari irtenbidea bilatzeko Udalak gazteekin bilerak izan ditu. Momentu honetan inoiz baino gehiago gazteen eskaerak entzun eta irtenbideak bilatzeko jarrera izaten jarraituko du Udalak.
2. JABEGO PRIBATU:
Udalak, herritar guztien defentsaren adierazpide izan behar du, eta zentzu horretan uste du eraikinaren jabeen eskubideak urratu direla. Hala, gazteekin egin duen moduan, Udala elkarrizketak izaten ari da okupatutako eraikuntzaren jabeekin ere, haien beharrei ere erantzuteko.
3. BIZIKIDETZA:
Udala prest dago bitartekari lanak egiteko gazteen eta okupatutako etxearen jabeen artean. Izan ere, herritarren arteko bizikidetza bermatzea hein batean Zumaiako Udalaren erantzukizuna da.
Udalak argi utzi nahi du elkarrizketaz gain, egoera honi behar bezalako irtenbidea emateko gestio administratiboaren bidetik joko duela. Hau da, administrazioak agintzen dituen prozedurak jarraituko ditu.
Amaitzeko, Udala lanean ari da eta lanean jarraituko du sortu den egoera honi ahalik eta irtenbiderik egokiena emateko eta sor daitezkeen kalteak ekiditeko.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.