Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko irailak 6, Larunbata

Harpidetu zaitez!

2008-07-11 | 11:16:26

GIZARTEA

ERTZAINAK SARTU DIRA GAZTETXERA ETA 15 LAGUN IDENTIFIKATU DITUZTE

Bart iluntzean gaztetxearen inguruan ibili ondoren, gaur (uztailak 11, ostirala) goizeko 08:45ak aldean sartu dira

Beltzez jantzitako 8 bat ertzain Zumaiako gazteek hartu berria duten Erkibe etxera sartu dira gaur goizean, 08:45ak aldera, eta bertan zeudenak identifikatu dituzte. Erresistentzia gisa 15 lagun zeuden une horretan Gaztetxean, eta horiek datuak hartu dituzte. "Beheko solairura jaitsiarazi gaituzte eta gure nortasun agiriak jaso dituzte. Gure datuak zentralera pasatu ondoren, salaketa jarri dutela eta salaketarekin batera bertan geundenon izenak joango direla esan digute", gertatutakoaren berri eman du idenrifikatu duten gazteetako batek. Horrekin batera, "salaketa tramitatu eta agindua jaso bezain pronto, eraikinetik bidaliko gaituztela adierazi digute. Era berean, gure kabuz etxetik aldegiteko eskatu digute, baina bertan geratzen baldin bagara, indarrez bidali egingo gaituztela". Ordu erdiko kontua izan dela nabarmendu du indentifikatu duten gazteak. 'Baleike.com'-en gertakariaren bideoa zintzilikatu dute: http://www.baleike.com/article.php?story=20080711021624242

Etorri zitezken susmoa bazuten gazteek; batetik, jakin bazekitelako Zelaia familiak salaketa jarria zuela eta, bestetik, bart iluntzean 02:00ak eta 02:30ak aldera Gaztetxearen kanpoaldean ertzainak ibili direlako. Ezker abertzaleko zinegotzi Nerea Epelde bertan izan zen: "Etxerantz bidean, Gaztetxearen kanpoaldean ertzain ugari zegoela ikusi genuen. Hauek beraien lana egiten ari zirela esan ziguten. Jarraian, euren artean eztabaida izan zuten eta aldegin egin zuten".
Ertzainak joan ondoren, 25 eta 30 lagun inguru Gaztetxean geratu ziren zaintzan, baina "goizaldean jende dezente lanera joan da eta jende gutxiago geundenela aprobetxatu dute barrura sartzeko. Etortzen diren hurrengo aldian, gaztetxetik bidaltzeko izango dela eta ’erresistentziaren araberako indarkeria’ erabiliko dutela esan digute, baita atxiloketak batzuk egingo dituztela ere".
Edonola ere, gazteek eraikinean jarraitzeko asmoa erakutsi dute eta egunotarako antolatu dituzten ekitaldiak ere ospatuko dituzte.

 

Jasotako erantzunak:

34

Tirikitauki | 2008-07-14

Kamixeta urdiņak jantzita, ondo asko ikusten da Zarauzko Gaztetxearen influentzia.

33

izorra zaitezte! | 2008-07-14

zumaiak gaztetxia izango du, merezi duelako eta behar duelako. ta hemengo kortapedoei, segi zuen bizi kapitalista-inposatzailean lasai zuen etxeko sofatik telebista ikusiaz mundua konpondu nahian, ALFERRIK ARI ZEATE HEMEN KK EMATEN! ez dugu zuengandik heredatu dugun sistema zikin honen parte izan nahi, beste bizi eredu bat sortzen ari gara, ta normala da ez ulertzia edo ez gustatzia, IRAGANEAN AINGURATURIK GERATU ZERATE! en fin, bakoitzari berea, gazteoi GAZTETXEA!!!

32

iosebe | 2008-07-14

Gure gurasoek eta gure aiton-amonak guk dauzkagun gauzak ez zaukaten eta 14-16urte etara ezinegoen horretan mendira joan eta txabolak egiten zituzten. Ez zitzaie pasatzen burotik etxe bat okupatzea.

31

Tirikitauki | 2008-07-14

Ordun, zuek eraikitako etxeetan sartu. Bizitza, lana da ez parranda. Bestalde, ez esan etziokela politizauta. Eerki azkar jarri dezute HBkuen pankartatxoa batzokiaren balkoiean, leku konkistatua balitz modura. Ondo ezagutzen zaituztegu.

30

xabier | 2008-07-14

Hasteko argi laga hau ez dala betiko lau tipon paranoia. Zumaian politikakin zeoze lotze bada azkar galtzeu mugimenduak indarra. Beraz guaindik jendia tope badao ekintzetan nola ulertu batzun ustez politizauta eotia???. Bestalde manifan danak zumaiarrak zian ta danak esatetenian danak zian. Ez bazue zumaiar gaztiak esagutzen sistemak moitzeko alternatibaik eman ez dalako da. Ya nazkauta nao jende askokin lana in da izerdiakin erosi zan/k etxia esate duenak. Beitu nun gauen ze egoeretan. Krisi sakon batian hain zuzen. Gztiak etxebizitza puta bat ezin duela erosi daudelarik, jenerazio galdu baten diru gose naiagatik. Mimauak izango gea baino ezarri diguzuen etorkizun beltza ikusiaz nahio deu okupau ta argi esan guk ez deula nahi zuek ezarritako etorkizuna , baizik eta gu gure kabuz pentsatzeko eta ekintzak aurrera eramateko leku bat. Zuen dirua gure miseria bait da.

29

Kaskurri | 2008-07-13

Hemen ere bideoan ikusten baduzue Zumaiako SEGIko jendea gazteak manipulatzen ari dira. Begira ezazue bideo eta manifetan eta kartelak jartzen berdin bedinak dira. Eta hauek hain ume aldira? Nik esango nuke 25 urtetik gora dauzkatela.

28

dafool | 2008-07-13

jajajaja!! Inbiri zerrena? Hutsik daona hartu, eo ta pixketin sartu zazte ta pa fuera! Hire etxien sartukoaittuk ia ze grazi eitteikan... Aaaa! Ta etxie ordainduta zakat...nere famili eta nik lan asko ein deu ta eitte deu...de hay la poka envidia! jajajajaj Animo hire ipotekakin

27

2008-07-13

Dafool ze txarra dan enbidia!!!! Hik ze iten/k, hire etxia 50 urteta hipotekatua dakan/k eta enbidia daukan/k beste batzuk utsik dagona hartu dutelako? aaaaaaaaaaaaaai, ke mala es la envidia

26

dafool | 2008-07-12

Aurreko gixajuei: ...mozkortuta?Gaur uaindikan ez... Egi geantak entzutia ez da gustoko...Ni interneten sartukonauk lasai asko...zuek etxe bat okupatzen deuzten bezelako lasai.....

25

Animo | 2008-07-12

Ta dafool o beste ori, olako txorakeyak esateko geatu ixilik, moxkortuta ez sartu interneten!

24

Animo | 2008-07-12

Gure bihotzak ametsak hustu arte...zuenak egin du! Animo zumaiko gazte asanbladai ta gaztetxian alde lanian ai dian danei! Bilbon ere gaztetxeen alde!

23

dafool | 2008-07-12

...eta zeba ez deuzte okupatzen zeuen aitatxoen edo amatxoen etxen bat??? Seguru hauen aita amaren batek etxeren bat itxita dakatela...Eta XXl ezan bezala: Zergatik ez deuzte okupatzen udaletxea? Edo ta hainbeste gazte bazazte, bakoitzaren poltxikotik pixkat bat ipini eta gaztetxe bat eraikitzen joan, alokatzen dia lokalak ez baldinbadakizute! Google-a jun eta jarri "alquiler"...Dana debalde nauzte ta ez da horrela!!! Gaztetxie...ta putetxe bat nahi bagenun ze?Zuen etxiek okupatuko ditugu bat ipintzeko??

22

Zarauztik | 2008-07-12

Aupa zuek, jendia marmarrian ibiltzeko sobran dao, zuentzat nere kaka dana, kexati ustelak!!. Aupa zumaiko gaztetxia

21

TIRIKITAUKI | 2008-07-12

Eman o hartu. Baņan iserdiakin irabazi ez. Ume moko mimatu hauek...

20

XXY | 2008-07-12

Udaletxia ez!! ez ahaztu han beren laguntxo-babesleak daudela!! arrazoia dezu: ez dago horretarako potrorik!!

19

XXL | 2008-07-12

Berriz ezatet! Udaletxie okupau!...hortako ez dao potroik ala? demostrau gaztetxe bat naezutela!!!! Gogor, eta denok udaletxera! Egindakoa erreza da, baine uain udaletxia okupatzea izango zen onena! GO! GO! GO!

18

TIRIKITAUKI | 2008-07-11

Aupa Ertzainak!! Eman kaņa lapur moko hauei!!! Eta mesedez ez zaitezte gazte mugimundua bezala identifikatu. Gaur manifan ikusi zaituztet eta, kanpokoak kenduta, betiko hogeiak zeazte.

17

bat | 2008-07-11

hemendik dei egin nahi diet zumaiako gazte guztiei, ahalik eta denbora gehien pasa dezaten gaztetxean gurea izan dadin behingoz; astegunetan ta bereziki goizetan, 8tatik aurrea. desalojorik ez, EUTSI DIOS!!

16

periko | 2008-07-11

14. mezua idatzi duenak Bin Laden ahaztu du!! seguru gaztetxean ezkutaturik dagoela! benga, fliau, joan zaitez psikiatriko batera...

15

2008-07-11

Non daude EAko sozialdemokratak??. jjejeejej.

14

2008-07-11

ez dizuegu gure herrian nahi, joan zaitezte pikutara, ETA EZ. Ezker abertzalea ere ez.

13

2008-07-11

Ertzaina gogor segi, hauek gure herria txikitu nahi dute,

12

2008-07-11

Hori dek UDALTXEA OKUPAU, ikusita zer daon

11

leandro | 2008-07-11

animo gaztiak!!! eutsi goiai!! oinarteko lan guztiyak bere fruituak jematen jarrai dezan!!!! herririk ez gaztetxerik gabe!!!!! zauztio.

10

eutsi!! | 2008-07-11

Animo gaztiak ta hortzak erakutsi. Getariatik.

9

dis | 2008-07-11

Gure gorroto handiena gazteon ametsak desalojatu nahi dutenentzat!!!! gure ideiak ezingo dituzte desalojatu, eutsi gaztiak. GAZTETXEAK DEFENDATUKO DITUGU!!! porrak eta pelotek jai daukate.....

8

XXL | 2008-07-11

,,,Udaletxie okupau behar da!

7

ez al diezuba zuk deitu? | 2008-07-11

seguru 4. mezua idatzi duenak deitu dituela zipaio biolento-armatuak gazteak hortik edozein modutan ateratzeko eskatuaz... aix, alferrik zabiltzate!! gezteok behar duguna, GAZTETXEA!!!

6

2008-07-11

Gaurtik aurrera neu ere or izango naiz gerra emateko prest, bidaltzen bagaituzte guk ere baditugu gure errekurtsoak. Laister okupatuko dugu berriz ere. HERRI BAT GAZTETXE BAT!

5

2008-07-11

Eutsi goiai gaztiak!!!

4

2008-07-11

Azkenean sartu dira. Ba zen garaia. Denbora dexente pasa da.

3

hau da hau | 2008-07-11

hauek legea bete behar al dute??? ze baimenekin sartzen dira horra oraindik ez bada tramitatu denuntzia??? berriro ere biolentzia erabiltzen dabiltza gazteon aurka, gure herriko sasi demokrata eta giza eskubideen defendatzaile sutsu horiek ez al dute hau salatu behar??? ez al dira konturatzen desaolojo batek beste okupazio bat ekarriko duela??? EUTSI GOGOR!!!! GAZTETXEAK DEFENDA DITZAGUN!!!!

2

Zaharxeoa | 2008-07-11

bat ez bada beste bat,eman be hartu,HERRI BAT GAZTETXE BAT!

1

gaztea | 2008-07-11

Animoak Zarautzaldetik eta eutsi gogor! HERRI BAT GAZTETXE BAT!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa