Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko irailak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

2008-07-09 | 19:28:30

GIZARTEA

ERKIBE ETXEA OKUPATU DUTE GAZTEEK, GAZTETXE BIHURTZEKO

'Eman o hartu' leloa zeramaten elastiko urdinez jantzitako lagun ugarik hartu du parte

Zumaiako gazteek Erkibe etxe okupatu berri dute (hilak 9, asteazkena), eta bertan sortu nahi dute Gaztetxea. 'Eman o hartu' lelotzat hartuta, elastiko urdindun gazte ugari elkartu da Amaia Plazan. Handik, trikitiak lagunduta, Erribera kaletik behera hurbildu dira Beheko Plazaraino. Han, Erkibe etxeko hesiko katea mozten saiatu dira baina, lortu ez dutenez, lagun batek hesia saltatu du eta guztiak etxearen zelai barrura sartu dira. Bien bitartean, gazte batzuk leiho batetik eraikinera sartu, barrutik atea hautsi eta etxea bere egin dute. Txalo artean hartu dute adreiluz tapatutako atea bertan behera botatzen hasi diren unea. Behin atea botata, guztiak barrura sartu dira eta herriko gaztetxea izango dena bisitatu dute. Hona hemen okupazioaren bideoa eta Zumaiko Gaztetxe Asanbladaren irakurketa:

Zumaiko Gaztetxe Asanblada:
"Laurogeigarren hamarkada ekar dezagun gogora. Garai gogorrak, baina aberatsak. Aberatsak mugimendu aldetik, fanzineak, irratiak, gazte batzordeak, kontzertu alternatiboak, okupazioak...

Zumaian ere, agitazio handiko garai haietan gaztetxe baten beharra nabarmendu zen. Ordutik hona, belaunaldiz-belaunaldi gure herrian ahoz-aho dabil gaztetxearen aldarrikapena.

Halere, belaunaldi guzti haiek ukapenaren horma izan dute parez-pare herritarren ordezkari omen direnen aurrean ipintzean.

Herriaren sektore garrantzitsua izan arren, Zumaiako gazteria ez da sekula aintzat hartu, hamarkadak pasa ahala gazte mugimendu aberats hura hil zen arte, boterean egon direnen irrifarre artean.

Oso bestelakoa da, ordea, gaur egungo egoera. Azken urteotan Zumaiako gazteria berpiztu eta berriz ere herriko erreferentzia aktibo izatera pasa da. Gazte asko, mota anitzetakoak, lanean ari dira gazte eragile ezberdinetan herri hau hilda egon ez dedin.

Alta, eragile horiei esker sortutako erantzunak espazio fisiko baten beharra ekarri du. Arrazoi honek, aurreko belaunaldietatik jasotako aldarrikapenarekin batera, “EMAN O HARTU” lemapean gaztetxearen aldeko oihua Zumaiako kaleetara itzuli du.

Jada, udaleko sektore ia denak gaztetxearen beharra onartzen duten arren, espazioaren kokapen negoziazioek ez dute erritmo jarrairik erakutsi, eta motelegi doaz.

Duela hamarkada batzuk gertatu bezala mugimendua hil ez dedin, soluzioak berehalakoa behar du izan. Horregatik, Erkibe etxeari erabilera ematea erabaki dugu. Urte batzuetan hilik egon ondoren, bizia emango diogu. Eta ilusioz, imajinazioz eta antolakuntzaz ametsak egi bihurtuko ditugu bertan.

Orain, beste batzuen esku dago erantzuna, hamarkadetan zehar bezala gazteon ametsak zapuztu eta anikilatzea, edota negoziazio bidez herriko sektore garrantzitsu bat behingoz aintzat hartu eta errespetatzea.

Guk, ekin diogu bideari. Ameslariak gara, eta bidean aurrera joan ahala ametsak gauzatuko ditugu.
Espazio hilei bizia emanez, ilusio eta gazte antolakuntzaz, lortuko dugu! Etorkizuna gurea da!"

 

Jasotako erantzunak:

18

Zumaikogaztetxianeotendanbat | 2008-07-14

Sasijakintxu ustel guztillentzako. Erkibe etxea Erkibe familiana da, ez da alderdi politiko baten etxia, jendia ere bizi izan zan garai baten. 10 urte damazki hutsik, jabea (diru arazorik ez duena) gipuzkua erdian jabe da eta etxe hori alperrik galtzen ai zan. Modu askotan saiatu gea gaztetxe bat lortzen baño iñork etzun benetako intentzillo handik jartzen. Asko pentsatu eta ahalegindu ondoren irtenbide bakarra ikusten genun. Gaztetxe bat iñoiz ez da izango apolitikoa, gaztetxe baten alde laguntzen duten alderdi guztiak daude onartuta. XXX,YYY ... eta gainontzeko alderdi politiko abar handi hauek eztaude laguntzeko prest, beraz zer egin behar da, hauen tinte politikoa gaztetxean zabaldu? X ak laguntzen ez badu, gaztetxean X ari Ez esango diogu. Eztiau amore emango. Bota arte eongogaituk. Eman o Hartu!!!

17

zumaiko gaztia | 2008-07-11

oixe earki ite deula gaztetxia hartzen. Herriak bixitasuna izateko ta gazte mugimendua berpizteko. Herriko sektore asko alde dazkau bñ bueno beti daue karkak ta diruzale burges putak nazka eman besteik ez duenak iten. Kapitalista zikinak!!! zumaiko arazoak gauza bakarra gogorazten digu. Gizartian dirudunak agintzeula ta honek klasetan banatuta jarraitzeula. Etxe hori 10 urtetan ez da ikutu ta beti arazuai uko iten!! enaiz liatuko FUCK FASCISM!! HERRI BAT GAZTETXE BAT

16

gaztea | 2008-07-11

badirudi hemengo atzerakoiei bildurra ematen diela gazteak antolatzea ta borrokaz ukatzen zaizkien eskubideak lortzea. patxi ta konpainiak ederki egiten du beti berdina: guztia etarekin nastu. ke se os ve el plumero!! guk ez dugu ezer izkutatu beharrik, ta gaztetxean gaizki ikusiak egongo direnak polizia, fatxa ta homofoboak izango dira, beti! espekulazioaren erreinuan okupazioa da arazoaren gordintasuna erakusteko tresna eraginkorrena. GORA GAZTETXEAK!!!

15

Zumaiatik | 2008-07-11

Bai, ze ironia fina gaztetxia okupatzen duenak, ta Ezker Abertzaleko kontuak aipatzen eta ai dianak j j j... Ez dakit nola ez zaituzten ETBko informatiboetarako hartzen lan egiteko. Zuek bezelako karkak beti eon dia, eta beti eongo dia. Francon garaian dirutza eindako jendia, lehengo euskal aristokrazia, Zumaiako Erkibe etxearen jabeak bezela, gipuzkoa erdiaren jabe dianak hor eonda ere, zuek gaztien kontra.... nahiz eta horren moduko etxia Zumaia erdian usteltzen euki, zuek gaztien kontra... oso ondo hai zeate, eta ze gozamena zuek hola ikustia, betiko karkak berritzea zatozten karka belaunaldi berriyak! ba zuek ere, jan zazue zuen amorrua patatekin! ta segi txiste hoiek eiten, parre asko eiten degu ta, eskertzen dia!

14

2008-07-11

Ordenagailu aurrean jarri, zeuek ezer ez egin eta egiten duenari nola egin behar duen esaten-idazten ibiltzen zaretenak NAZKA ematen didazue

13

Gazte bat | 2008-07-11

Eta esango dute gaztetxea apolitikoa izango dela... porlos!!! Zarautzen ere hasiera batean ez zuten nahi beraien aurpegia erakutsi baina ez zuten asko tardatu ETAkideen argazkiak jartzen. Hau al da gazte guztiak ordezkatzen dituen etxearen jokaera zuzena?? Gaztetxera sartu eta ikusten badute ez zarela beraien "rollo"koa arraro begiratzen zaituzte... Gauzak ez dira horrela egiten...

12

Iñaki | 2008-07-11

Berdin dio norena den etxia, hori gutxienekua da. Urtetan hutsik egotia baño hobeto da gaztiek erabili eta aprobetxatzia. Zumaitar guztiei irekirik egon daixela Gaztetxia. Animo gaztiak!

11

Gaztelapurrak | 2008-07-10

Trikitixa doinuak lapur hauen lotsak estaltzeko.

10

gaztemimatuak | 2008-07-10

Eman o hartu lelopean? Zuek dezute bai papo ederra. Beste guztiok lan eta lan gauzak lortzeko, eta zuek zer, por el morro hartu? Oraindik ze zabiltzate etxetik paga jaso nahian? Ama!!! EMAN, EMAN paga edo bestela karteratik HARTUko dizut. Flipante.

9

xakela | 2008-07-10

aupa gaztiak!!!! zorionak Putzuzulo GAztetxetikan !! eutsi gogor ta umorez!!!

8

txatxilipurdi | 2008-07-10

Zumaiako eguzkia denontzat! Zumariarren etxeak probintziakoentzat udan!

7

txatxilipurdi | 2008-07-10

Datorren igandean zure etxera noa, ez daukat bizitzeko lekurik eta... Zer iruditzen zaizu? Nik ere okupa izan dut... No te joderás...

6

2008-07-10

Aupa zuek gaztiak, berdin du ze partidu politiko, etxe hutsak birtziklatu

5

2008-07-10

Ez dira partidu politikoen etxeak hartu behar. Urteak utsik daudenak baizik!!! berdin du zein partidurenak diren

4

2008-07-10

Herri batean lapurrik ez, Ezker Abertzaleen etxeak okupatu. Hauek badute etxeak eta,

3

HARTU | 2008-07-10

HERRI BAT GAZTETXE BAT! aupa zumaiko gaztiak, earki!

2

Okupazioaren alde | 2008-07-10

Elegante gaztiak!!!! Horrelako gehiago behar ditugu. Herri bat gaztetxe bat!!!!

1

gazte | 2008-07-09

Animo ta eutsi gogor herri bat gaztetxe bat.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa