Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko urriak 12, Igandea

Harpidetu zaitez!

2008-07-09 | 14:34:47

KIROLA

Zumaia-Getaria trainerua sortu dute, emakumezko arraunlariekin

‘Esperantza’ ontzia erabiliko dute eta Getarian entrenatuko dira; lehen estropada hilaren 23an izango dute, Donostian

Trainerilletan eta bateletan aritu diren Getariako eta Zumaiako jubenil-senior emakumezkoak indarrak batu dituzte eta Zumaia-Getaria izeneko trainerua osatu dute. Hainbat bilera egin ondoren, talde berriaren inguruko xehetasunak zehazten hasi dira dagoeneko. Hartu beharreko lehen erabakia hartu dute jada. Arraunlariak Getarian entrenatuko dira, Getariako arraun elkarteko Jabier Etxaberen eta Aita Mari elkarteko Jabier Osa Saskateren ardurapean, eta Esperantza ontzia erabiliko dute estropadetan.

 

Jasotako erantzunak:

3

2008-07-17

Traineru honetako neska arraunlari bat izanik, denok animatzen zaituztet, uztailaren 23 asteazkena, arratsaldeko 19:00etan donostian izango den estropadara etortzea. Beharrezkoa da jendearen erantzuna jasotzea, ea estropada honetan egiten dugun esfortzuak gure atzetik datozen neskei arraun munduan kontsiderazio gehiago izateko balio duen! Tia neskak!!!!

2

2008-07-10

zorionak ekimenagatik, emakumezkoen kirolaren alde beste urrats bat emateagatik eta zorte on! aupa nexkak!

1

2008-07-09

ZORTE ON NESKAK!!! Bazen garaia neskek ere trainerua osatzekoa...

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa