
2008-05-17 | 17:06:46
GIZARTEA
Txakolinak zaindari berriak ditu
Surf elkartea, Orioko Xixario jatetxeko Luis Mari Uranga parrilleroa eta Pello Garcia gastronomoa egin dituzte aurten Ziri kofradiako ohorezko kide
Ziri Getariako Txakolinaren Kofradiakoek XI. Kapitulua edo batzarra egin dute gaur eguerdian Foruen Enparantzan, eta aurtengoan txakolinzaleek Zarauzko Surf elkartea, Orioko Xixario jatetxeko parrillero Luis Mari Uranga eta Pello Garcia omendu dituzte, kofrade izendatuta. Zirikoek Euskal Herriko hainbat txokotako nahiz Frantziako 21 kofradia gonbidatu dituzte euren batzarrera, eta horiei harrera egin diete Arralde Txiki elkartean, 10:00etan. Ondoren, aurten Getariako Txakolina jatorri izendapena hartu duen Urki upategian hamaiketakoa egin dute. Txistulariek lagunduta, herriko kaleetan ibili dira Zirikoak nahiz gainontzeko kofradietakoak, eta 13:00ak aldera iritsi dira Foruen Enparantzara, ekitaldi nagusirako. Bertan, Zarauzko alkate Jon Urienek, Turismo Zinegotzi Imanol Lasak eta Getariako Txakolina jatorri izendapeneko ordezkari Angel Rezabalek hitz batzuk egin dituzte eta txakolinaren ereserkia abestu dute ekitaldiaren amaieran.
Luix | 2008-05-19
Eta alkohola edatearen apologia egiten!
2008-05-18
Ez dut inoiz ulertu antzerki erraldoi hori, ezta markesak balira ere...
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ziri kofradiakoek Foruen Enparantzan egin dute aurtengo ekitaldi nagusia
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.