Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko uztailak 20, Igandea

Harpidetu zaitez!

2008-05-17 | 14:54:49

Gizartea

Bikotekazko Goitibehera Txapelketan Asier Epelde eta Iraitz Olariaga izan dira irabazleak

Gaur hasi dira Udalak antolatutako Herri Jaiak

Udalak antolatutako Herri Jaien baitan Bikotezka Goitibehera Txapelketa jokatu da Aitzarako bidean. Irabazleak, Asier Epelde eta Iraitz Olariaga izan dira. Sei bikotek parte hartu dute txapelketan eta Euskal Herriko 2007ko goitibeherako txapelduna den Iņigo Garciak erakustaldia ere egin du. Horrez gainera, monopatinetan etzanda jaisten direnak ikusteko aukera ere izan da. 1,2 kilometroko ibilbidea zuten prestatuta antolatzaileek eta hiru jaitsiera egin dituzte: bat probakoa eta beste biak puntuagarriak. Erakustaldia egitera joandako neska batek min hartu du eta anbulantzian eraman dute Donostiako ospitalera. Gaur, larunbata, arratsalderako antolatuta zuten Futbito Txapelketa bertan behera utzi dute antolatzaileek: "Parte hartzeko izena emanda zutenak Eskola Kiroleko Txapelketara eta Anaitasunaren partidara joango direlako".

HERRI JAIETAKO EGITARAUA:

Gaur, maiatzak 17
18:00etan, Trenbidearen Zumardaian, 680 kiloko Sokatira Txapelketa: Getxo-Gaztedi-Goierri-areso, Mutriku.
- 23:00etan, Herriko Enparantzan, Rock kontzertua. Nancys Rubias.

Bihar, maiatzak 18
-09:00etatik aurrera, Trenbidearen Zumardian, Txori Abeslarien lehiaketa.
-Ikurrinaren Plazan, txahal errea.
- Plazan, Azoka berezia.
- Goiko Losan, Haur Parkea.
- Azkoitiko Dultzaineroak
- Iraurgi Abesbatza eta Zumaiko San Pedro Abesbatza, goizean, kalean zehar.
-12:00etatik aurrera, Txahal eta sagardo dastaketa.
-13:00etan, Kontzejupean, Bizkargi Musika Eskolako IX. Taldez Talde emanaldia, Banda Txikia eta Saxofoi taldeekin.


 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Bikotekazko Goitibehera Txapelketan Asier Epelde eta Iraitz Olariaga izan dira irabazleak

Gaur, Goitibehera Txapelketan parte hartu duen bikote bat lehian.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa