Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko uztailak 24, Osteguna

Harpidetu zaitez!

2008-05-15 | 11:54:38

GIZARTEA

III. Aste Solidarioak haurrak izango ditu ardatz nagusi

Gaur arratsaldean hasiko dira ekitaldiekin eta datorren larunbatean izango da jaialdi nagusia

Gobernuz kanpoko 14 erakunde elkartu, eta aurten ere Aste Solidarioa antolatu dute. Aste osoa iraungo duen ekimen hau antolatzen duten hirugarren urtea da eta atzo aurkeztu zuten Antoniano aretoan. Bertan izan ziren elkarteetako ordezkariak eta aurten indar bereziz haurren eskubideak landuko dituztela adierazi zuten. Behar larria duten haurrei elkartasuna erakusteko Zarauztar 1 euro 1 kanpaina jarriko dute abian eta bildutako diru guztia Rabaten (Marokko) dagoen Layamerien izeneko umezurztegira bideratuko dute.

Herritarrei eskerrak emateko
Zarauzko herriari «bere laguntza estimagarriagatik eskerrak emateko asmoz» antolatu dute elkarteek Aste Solidarioa. Era berean, elkarteetako kideek lurralde pobretuetan egiten dituzten proiektuak emango dituzte ezagutzera.
Gisa askotako ekitaldiak izango dira aste guztian zehar eta datorren larunbatean izango dute jaialdi nagusia. Dena den, ostiraleko afari solidarioan ere jende ugari biltzea espero dute. Afaritarako izena eman nahi duenak Nafarroako Kutxako bulegora joan beharko du izena ematera, trukean sei euro ordaindu beharko ditu. Afari solidarioetan ohikoa den menua izango da: patata tortilla letxuarekin eta kafea pastekin.
Honakoak dira Aste Solidarioa antolatzen jardun duten elkarteak: Ori-Zautz, Chernobilen lagunak, Caritas, Elan Euskadi, Hegolan, Africa Directo, Elizbarrutiko misioak, Palence komisioa, Gurutze Gorria, Gure Wasi, Saharautz, Tau fundazioa, Proyde Proega, Acoes eta Calcuta ondoan.

 

Jasotako erantzunak:

12

2008-05-18

Nere auzoko batetaz hari zerala uste dut,etzaizu arrazoirik falta, hori urrutira obe...

11

2008-05-16

Aztu in tzait esatia, Bakarne, zuk pulamentua sobran dezu,gure partiak ere iteituzu ta, eztet dudaik.

10

2008-05-16

Aupa, Arantxa!Andereñotan andereñoena!

9

2008-05-16

Zuk ere inguruan danetik aguantau ber dezu, Bakarne, diskreziyo guztiyakin, baña kontuz ibili kotilleozaliakin, argazkiyan nun ateako billa dabillenakin.Ezta broma.

8

2008-05-16

Nik ere ez det uste Bakarne zuregatik ai zanik...066

7

2008-05-16

Aupa,Bakarne, denok dakigu zu ez zarela esamesetan ibiltzen, beste kategoria bat daukazu.

6

Bakarne Iruretagoiena | 2008-05-16

argazki horretan dagoen horietako bat naiz, guk egiten dugun lana nahi dugulako da eta denon hartean egin behar dena, batzuen gustuko izan edo ez, eta lanak pulamentu haundiz egin ditugu eta 4 hilabetez lan finkoa eginez aste guztia antolatzeko. Denon gustuko ezin gara izan, nahi duenak etor daiteke guregana eta hobetzen lagundu

5

2008-05-15

Dabilenari errespetua zor zaio. Eta norbaitek hobeto egiten badaki... hemen idazten ibili beharrean egin dezala, denok eskertuko dizugu!

4

2008-05-15

Leno ez nitzan ai Arantxagatik, errespetu aundia merezi du orrek ain juxtu, baña kontuz ibili deilla leno esan deten orrenetik urruti, onik ez diyo ekarriko ta.

3

2008-05-15

Aupa, Arantxa! Onena zara!

2

2008-05-15

Zorionak denoi zuen lanagatik. Ez da gutxi egiten duzuena.

1

2008-05-15

Horko argazkiyan badao bat mundu guztiyagatik gaixkiesaka ibiltzea egun guztiyan, laneko sasoyan eonda beak lanik in ez eta bestiak indakua kritikatu ...ezagutze deu, ondotxo. Kontu auetan jarduteko aurrena norbeak bere buruakin eon biar du ondo, pulamentuzko zeoze iteko bestiagatik.Eta ori ez dao kondiziyotan ez bere ez inorren representaziyuan juteko.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa