Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko irailak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

2008-05-13 | 10:52:49

POLITIKA

Txabarrik EAJko auzitegira eraman du Egibar

Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiari alderdia uzteko eskatu dio herrialdeko EAJko batzarrak, Jauregiren auzia dela-eta.

Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusi ohiak EAJko auzitegi nazionalean Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko (GBB) lehendakariaren kontrako salaketa sartu zuen joan den ostiralean, gaur jakin denez. Hain zuzen, Jon Jauregiren auzia dela-eta Txabarriri alderdia uzteko eskatu zion apirilaren 11n Gipuzkoako EAJko Lurralde Batzarrak, auzian hartan "alderdiaren aurka aritu zelako".

Eskaera bera egin zuen, arrazoi berberengatik, Txabarriren agindupean Foru Ogasuneko arduradun nagusi izan ziren beste hiru alderdikideri ere: Juan Jose Mujika Fiskalitaterako eta Finantzetarako diputatu ohiari, Olatz Imaz Zerga Politikako zuzendari nagusi ohiari eta Iņaki Rica Ogasuneko zuzendari nagusi ohiari. Lau horiek sartu dute Egibarren kontrako salaketa.

Gipuzkoako EAJko Lurralde Batzarrak apirilaren 11n Jauregiren auziari buruz Datuak Babesteko Euskal Agentziak plazaratutako ebazpena aztertzeko bilera egin zuen. Agentziaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldunditik atera ziren Jauregiren zerga egoerari buruzko datuak, hau Gipuzkoako diputatu nagusigai izendatu zuenean EAJk.

Gipuzkoako EAJren arabera, "Gipuzkoako Foru Aldundiak egin duen arau hauste larriaren" erantzule zuzenak Txabarri, Mujika, Rica eta Imaz direla egiaztatu du Agentziak, eta horregatik eskatu die alderdia uzteko. "Egin zuten Jon Jauregiren aurka. Egin zuten EAJren aurka. Egin zuten Foru erakundeen aurka. Egin zuten etika beraren aurka. Egin zuten... orokorrean, balore demokratikoen aurka". Gipuzkoako EAJren ustez, "ez dute merezi ez EAJn egotea, ez eta politikan egotea ere".

Pasaiako (Gipuzkoa) Portuko presidentea da gaur egun Txabarri.

 

Jasotako erantzunak:

4

2008-05-18

Sartu hadi horien artean...! Ezta....

3

pello | 2008-05-14

Aurreko bi erantzunak berresteko mezua. Hauek ganbaran urteetan egondako sagarra zakua baino ustelagoak ditunk. Orion kultura teknikaria nola sartu duten ere jakin nahiko nuke. ESNATU REDIOS!

2

2008-05-13

Arrazoi oso dakak/n, baina batzuk ala ere kartolak jarri eta txintxo txintxo beren herriarekin nahi dutena egiteko botoa ematensegituko dute ESNATU REDIOS!

1

2008-05-13

Hemen dituzue EAJko "etikoak" gure gizarteari etika lezioak ematen.Ai! zuengatik izango ez balitz....Eskerrik asko bene-benetan zuen lezioengatik. Alderdikide bati halako labankadak emateko gai direnak zer ez ote diete egingo aurkariei....

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa