
2008-05-09 | 17:37:27
KULTURA
Jon Sudupek irabazi du bigarrenez Unamuno saria
Saiakera sariaren euskarazko atalean gailendu da azkoitiarra, ‘Hizkuntza ados jartzeko da’ lanarekin
Jon Sudupek irabazi du aurtengo Miguel Unamuno Saiakera sariaren euskarazko atala, Hizkuntza ados jartzeko da lanarekin. Bilboko Udalak antolatzen duen lehiaketan bigarrenez gailendu da azkoitiarra, 2004an ere berak irabazi baitzuen, Kant eta uso arina liburuarekin. Sudupek Hizkuntza ados jartzeko da saiakeran azaltzen duenez, hizkuntzak pertsonen arteko harremanak ulertzeko eta munduaren ikuspuntu bat sortzeko beharrezko tresna dira.
Gaztelaniazko atalean, Pere Ballart eta Jordi Juliak irabazi dute, Sobre islas y penínsulas. Ensayo de teoría sobre la literatura comparada lanarekin. Epaimahaikideen arabera, saiakerak «estilo atsegina erabiltzen du, eta horrek liburua benetako literatur saiakera bihurtzen du, ematen dituen zientzia lorpen eta definizio, teoria eta modeloen ugaritasunaz gain», eta horrexegatik Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle horien obra.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.