
2008-05-09 | 11:18:59
Politika [Uztarria.com]
Azpeitian ere baztertu egin dute EAJren mozioa, eta udal gobernuarenak irten du aurrera
EAJ bakarrik geratu da EAE-ANVko hautetsien dimisioa eskatzean
[Uztarria.com] Azpeitiko Udalak ere ez du onartu EAE-ANVren hautetsien dimisioa eskatzeko EAJko eta PSE-EEko zuzendaritzek hitzartutako mozioa. Atzo (osteguna) 20:00etatik aurrera izan zen udalbatzarra Azpeitian, eta EAJ bakarrik geratu zen mozio horren defentsan. Gainera, EAE-ANVko hautetsiek modu pertsonalean —hala sinatu dute—, EAk eta Aralarrek osatutako udal gobernuak mozio alternatiboa aurkeztu zuen eta aurrera atera zen, gehiengo osoz. Azpeitiko Udalean EAE-ANVk sei zinegotzi ditu (alkatea barne), EAk bi, Aralarrek bat eta EAJk zortzi.
Azpeitiko Udalak ere ez du onartu EAE-ANVren hautetsien dimisioa eskatzeko EAJko eta PSE-EEko zuzendaritzek hitzartutako mozioa. Atzo (osteguna) 20:00etatik aurrera izan zen udalbatzarra Azpeitian, eta EAJ bakarrik geratu zen mozio horren defentsan. Gainera, EAE-ANVko hautetsiek modu pertsonalean —hala sinatu dute—, EAk eta Aralarrek osatutako udal gobernuak mozio alternatiboa aurkeztu zuen eta aurrera atera zen, gehiengo osoz. Azpeitiko Udalean EAE-ANVk sei zinegotzi ditu (alkatea barne), EAk bi, Aralarrek bat eta EAJk zortzi.
Udalbatzarraren aurretik, ezker abertzaleak deituta, eguerdian elkarretaratzeak egin zituzten herrian, eta 19:30etik aurrera, berriz, manifestazioa. Plenoan bertan jende asko elkartu zen, alderdi denetako jarraitzaileak. Ezker abertzaleko jarraitzaileek EAJko zinegotzien kontrako oihuak egin zituzten eta, besteak beste, ’Zuekin etorkizunik ez’. ’Etorkizuna, independentzia!’ zioten kartelak erakutsi zituzten.
EAJren mozioaren arabera, "aniztasun politiko, soziala, ideologikoa edo nortasunezkoa onartzeaz" gain, "herri karguek zalantzarik gabeko konpromisoa hartu behar dute bereziki bizitzeko eskubideaz". ETAk hori urratu egiten duela dio EAJk, eta hori hautetsiek "gaitseztu" beharra dutela eta, halakorik ezean, hautetsiek dimisioa eman behar dutela. Udalak ez zuen onartu, baina.
Bai, aldiz, bestea, udal gobernuarena. Udalak "zilegitasun demokratiko osoa" duela aldarrikatu zuten, eta Udala aurrera ateratzeko "bide demokratiko eta baketsuak" erabiltzeko konpromisoa hartua dutela. "Desberdinen arteko akordioak bilatu behar" direla zioten EAE-ANVko kideek, EAk eta Aralarrek. Hala, "gatazka kaleetatik atera eta modu elkarrizketatuan konpontzeko, prozesu demokratiko bat abiatu eta indarkeri guztien desagerketa ahalbideratuko duen eszenatoki demokratikoa eraikitzea beharrezkoa deritzogu, proiektu politiko guztiak (independentzia barne) gauzagarri izango direna".
EAJren mozioaren bozketa 21:00etan egin zuten, eta segidan udal gobernuarena.
EAJk aurkeztutako mozioa
- Aldeko zortzi boto: EAJ (8).
- Kontrako bederatzi boto: EAE-ANV (6), EA (2) eta Aralar (1).
EAE-ANVko hautetsiek modu pertsonalean, EAk eta Aralarrek aurkeztutako mozioa
- Aldeko bederatzi boto: EAE-ANV (6), EA (2) eta Aralar (1).
- Kontrako zortzi boto: EAJ (8).
Herritarren iritziak
Mozioen bozketa egin aurretik, hainbat herritarrek hitza hartu zuten.
Arantxa Isart (ANVko zinegotzia eta Pedro Mari Isart Pelitxo zenaren anaia. Espainiako Poliziak hil zuen Pelitxo). “Nire anaia erail egin zuten eta inork ez zuen orduan moziorik aurkeztu. Eta orain ere inolako zilegitasunik gabe gertatzen diren espetxeratze, tortura eta abarren kasuetan ere inork ez du moziorik aurkeztu. Eta orain zuek (EAJk) guri etika eskatzera etorri al zarete?”.
Aitzol Iparragirre (Habeako zinegotzi ohia). “Habeak 2003an 2.027 boto lortu zituen eta lau zinegotzi zegozkion. Zuek (EAJk), alderdien legeaz aprobetxatu eta ez al zenituen Batasunaren batzarrak debekatu? Eta orain, dimisioa eskatzeko aurpegia izan duzue. Etikaz sinesten baduzue, zuen dimisioak egon beharko luke mahai honetan”.
Miren Odriozola (Udalbiltzako auzipetua). “Duela bederatzi urte sortu genuen elkarrekin Udalbiltza, Euskal Herriko lehen instituzio nazional bakarra. Euskaldunan ezarri genituen bere printzipioak eta, egun, 22 lagun inputatuta gaude auzi horretan. Epaiketa horren aurrean zuek zer egiteko prest zaudete?”.
Juanita Jauregi (Xabier Etxeberria presoaren ama). “Euskal preso politikoen kontrako sakabanaketa politikoaren aurka ezer ez duzue egiten eta Poliziak, zuenak barne, egiten dituen torturak salatzeko firma bat ere emateko prest ez zaudete”.
Ekaitz Agirre. “Biolentzia zuena ere badela uste dut: manifestazioetara ertzainak jendea jipoitzera bidalita edota kalean pistolak aterata. Orain, GAL sortu zuen alderdi batekin (PSOErekin) egin duzue akordioa”.
2008-05-11
BOZKATU EUSKALDUNOK EAE-ANV!
2008-05-11
gora EAE-ANV!
AZPEITIKO GAZTERIYE!! | 2008-05-11
PNV,EIZMENDI....ETA BESTE ASKOK EZTAKIZUE ONDO Z NASKA EMATE ZUEN!ZUEK ZEATENAK FAXISTA PUTA BATZUK ZEATE BESTEIK EZ!PNV PSE ESPAÑOL!
Begiluze | 2008-05-11
Seigarrengoari erantzunez. Esaten duzu Batasuna bera bakarrik baztertzen dela. Zure alderdiari (Pnvri) jarriko nioke Garzon epaile faxistaren paranoiak, ez buru eta ez hanka duten auto judizialak eta ondorioak. Egunero atxiloketak, torturak, kartzelaratzeak, isunak, eta abar luze bat, inongo pruebarik eduki gabe. Batzokia itxi, kontuak blokeatu, agian azkeneko honek ez lukete eragin haundirik edukiko, jauntxoen laguntza izango zenuketelako. Baina orduan ikusiko genduke zuen erreakzioak horrelako bidegabekerien aurrean. Beraz, adarrik ez didazu jo eta beste argudio bat erabili beharko duzu, besterik ez bada zeure burua engainatzeko.
2008-05-11
2008-05-10 Batasuna herri aginteritzan egoteak ekartzen al du bakea? Ez. Hau ere ez da bidea. ZE BATSUNA T Z OSTIA OIAÑ AITZAKI MERKEIK EZ!!PNV ESPAÑOL!GORA EAEANV!
2008-05-10
Batasuna bera bakarrik baztertzen da.
begiluze | 2008-05-10
Aurrekoari galdera, Psoe eta Pnvk nahi duten bezala,Ezker Abertzalea baztertzeak, bai?
2008-05-10
Batasuna herri aginteritzan egoteak ekartzen al du bakea? Ez. Hau ere ez da bidea.
poetikoa | 2008-05-09
Azpeitiko Pnv etikaren banderadun bezela aurkezten zaigu, kar,kar,kar,kar, ez gaituk ba ezagutzen, kar,kar,kar, zuek urtietan udaletxien egin dituzutenak, hirigintza karguarekin egin dituzutenak ikusita, etika hitza ere aipatzeak parregure galanta ematen zidak,kar,kar,kar. Hemen denak ezautzen gaituk, zoritxarrez edo zorionez…
Administratzailea | 2008-05-09
Mezu bat ezabatua izan da arauak ez errespetatzeagatik.
AZKOITIARRA | 2008-05-09
PNV hau ez da bidea. Pakea nahi duzuela diozue, baina zer ekarpen egiten dituzue hau lortzeko? ANVren aurkako mozio "etikoak" sartzea benetan bakerako bidea iruditzen zaizue? Mesede gutxi ez al dio egingo honek gure pake nahiari?
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ANVko zinegotziak EAJk aurkeztutako mozioaren aurka bozkatzen, atzo, udalbatzarrean
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.