
2008-05-09 | 10:41:34
ZIENTZIA
Nazioarteko 50 bat zientzialari Udaleko batzar aretoan elkartu dira, mikro-hari magnetikoei buruzko kongresuan
Kongresuari gaur goizean eman diote hasiera, alkatearen ongietorriarekin
EHUko Magnetismo sailak antolatuta, International Workshop on Magnetic Wires edo mikro-hari magnetikoei buruzko kongresua ospatzen ari dira une honetan zumaiako Udaleko batzar aretoan. Bertan, Europako laborategietako zientzialari eta adituzez gain, AEBetatik, Japoniatik, Kanadatik, Brasildik eta Mexikotik etorritako zientzialariak elkartu dira; 50 bat lagun, gutxi gorabehera. Kongresuari gaur goizean (ostirala) eman diote hasiera, Iņaki Agirrezabalaga alkateak eta Pili Etxabe zinegotziak ongietorria eman ondoren, eta bihar arratsaldera arte iraungo du. Bihar, gainera, Algorri Ezagutza Etxea bisitatu eta Zumaia-Deba itsasertza ezagutzeko parada izango dute txalupaz.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.