
2008-05-08 | 12:24:17
INGURUMENA
Arraindegietarako eta harategietarako 1.000 ontzi berrerabilgarri banatuko dituzte bihartik aurrera
Hondatutako poltsak berriengatik aldatzeko aukera ere izango da
Plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpainarekin jarraituz, bi ekimen berri jarriko ditu abian Urola Kostako Udal Elkarteak, Zumaiako Udalarekin eta Merkatari elkartearekin elkarlanean. Alde batetik, oihalezko poltsa berrerabilgarrien 'renove' plana sustatuko dute; hau da, zaharkituta edo hondatuta dauden poltsak berrien gatik ordezkatzea. Bestetik, poltsa horiek arraindegietarako eta harategietarako aproposak ez zirenez, 'tupperware' edo plastikozko ontzi berrebilgarriak banatuko dituzte. Guztira, 1.000 ontzi banatuko dituzte bihartik aurrera (maiatzak 9); familia bakoitzeko ontzi bat.
Merkatariek txartel trukagarriak banatuko dituzte, eta herritarrek txartel horiek Amaia plazako informazio bulegoan trukatu ditzakete aipatutako ontziengatik. Trkuaka maiatzean zehar egingo dira ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 11:00etatik 13:30era.
Honakoa ekimen aintzindaria dela adierazi du Udal Elkarteko lehendakari Lide Amilibiak eta, estreinakoz, Zumaian eramango dutela aurrera: "Honek poltsa berrerabilgarriek izan duten arrakasta edukiko balu, Udal Elkarteko gainerako udalerritan ere aurrera eraman genezake. Edonola ere, lehenik eta behin Zumaian zer-nolako erantzuna izaten duen ikusi nahi dugu".
Zumaiako alkate Iņaki Agirrezabalagak abian jarritako ekimenetan parte-hartzera animatu nahi izan ditu, "alferkeria alde batera utzi eta ingurumena zaintzeko norberak bere hondar alea jarri behar du" esanez.
Zumaiako merkatarien elkarteko presidente Ana Pinillosek, bere aldetik, honaoa esan du: "Ahalegin guztiak egingo ditugu herritarrak ekimen hauetan parte har dezate. Ahalik eta gehien inplikatuko gara merkatariok".
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.