
2008-05-07 | 12:12:08
HEZKUNTZA
Arrangoletako haurreskola berriak astelehenean zabalduko ditu ateak
Datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina hilaren 19tik 30era izango da
Arrangoletako haurreskolako lanak bukatzear daude, azken xehetasunak baino ez baitzaizkie falta. Egunotan horretan ari dira buru-belarri langileak, izan ere, datorren astelehenean zabalduko dute. Horren haritik, Zumaiako alkate Iņaki Agirrezabalagak eta hezkuntza zinegotzi Nerea Epeldek eraikin berriaren inguruko azalpenak eman dituzte gaur goizean, haurreskolan bertan egindako agerraldian. Adierazi dutenez, astelehenean 5 ume hasiko dira eraikina erabiltzen; uztailean, beste 5 ume hartuko dituzte. Datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina hilaren 19tik 30era izango dela jakinarazi dute udal ordezkariek. Bestalde, Ardantzabideko etxebitzetako behe solairuren batean behin betiko haurreskola egokitzeko ideia aztertzen ari direla gaineratu du alkateak.
Janire | 2008-05-07
Zorionak! Zumaian bazegoen premia eta erantzuten asmatu dezue. Animo eta jarraitu lanean!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.