
2008-03-31 | 13:49:43
GAIAK
Emakume bat hilda aurkitu dute, San Telmo inguruko labarretatik erorita
35 urteko bartzelonar bat da eta 10:00ak aldean aurkitu dute gorpua eta Ertzaintzak bildu ditu datuak
Emakume baten gorpua aurkitu dute Itzurun hondartzako harkaitzetan, eta antza denez San Telmo ermitaren inguruko labarretan behera erorita hil da. Bere motxila eta gauzak San Telmo ermitaren ondoko zelaitxoan aurkitu dituzte, baita berekin zegoen txakurtxoa ere. Ertzaintzak gorpua identifikatu du eta 1973an jaiotako emakume bartzelonarra zela jakinarazi du. Gaur, San Telmo eguna izanda, prozesioa egin dute ermitara eta inguruan jendetza bildu da gertakariak ikusten. Ertzainak hondartzan egon dira gorpuarekin datuak biltzen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.