Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

2008-03-31 | 10:34:58

JAIAK

Santelmoetan euria, eguzkia... eta euria berriz ere

Gauerdian jendetza gerturatu zen Kofradiara bandera igotzera eta gaur San Telmo eguna ari dira ospatzen

Azken egunetako eguraldiaren sokari jarraituz, Zumaiako santelmoak euritan hasi zituzten ostiralean. Larunbatean etorri zen ezustekoa: eguzkia eta beroa, festa giro sargorian egiteko aukera izan zuten askok eta askok. Egun guztian zehar eta baita gauez ere, jende ugari ibili zen herrian eta Zumaian olatu urdina izan zen nagusi, mahonezko alkandora eta koadrozko zapiekin. Atzo, ordea, euriak berriz zapuztu zuen itxaropena eta, besteak beste, haurren danborrada bertan behera gelditu zen. Dena den, jaiek aurrera jarraitu zuten eta ohi den moduan helduen danborradarekin igo zuten Kofradiako bandera gauerdian. Festazale ugari gerturatu zen bertara eta gau guztian parranda giroa izan da kaleetan. Gaur, San Telmo eguna ari dira ospatzen eta bihartik ostirala arte atseden hartzeko astia izango dute, santelmoetako bigarren asteburua iritsi aurretik. (argazkiak irudietan atalean)

 

Jasotako erantzunak:

1

2008-03-31

Argazkiak nun daudela????

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa