Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko uztailak 24, Osteguna

Harpidetu zaitez!

2008-03-17 | 12:49:07

Hedabideak

Aste Santuko oporraldia dela-eta martxoaren 17tik 31ra ez da Urola Kostako HITZA argitaratuko

Apirilaren 1ean izango gara berriro ere zuekin

 

Jasotako erantzunak:

20

harpidedun bat | 2008-03-31

16.ari. Nik ez dut "aste santuan egunkaririk kaleratu ezin dutenez, hobe litzateke Hitzarik ez izatea" bezelakorik esan. Aldez aurretik arazo hauek aztertu behar direla, ta horrekin erabakiak hartu. Ez zaitez demagogoa izan gauzak kontestutik atereaz. ta 18.ari, ba noski langileen eskubideak errespetatu behar direla, baina horrek ez luke Hitza aste santutan kalean izatearekin bateraezina izan behar. Kalitatezko prentsa nahi badugu binipin.

19

NEU | 2008-03-31

...ziero alperrak zazte...ia goizeko 10 dia ta uaindikan ez deuzte ezer prestatu: LOTSAGARRIA HITZAREN fundamentua!!!....

18

AZALPENAK | 2008-03-29

Lehenik eta behin, langile orok du eskubidea oporrak hartzeko eta ondorioz, errespetatu egin behar da Hitzako langileek hartutako erabakia. Opor garaian Hitzarik ez egoteak, Hitza egunkarien egoera agerian lagatzen duen uste dut; ez da dirudien bezain erraza lantalde erdiak oporrak hartu eta beste erdiak egunkariaren mailari eutsi eta kaleratzea. Benetan diot, ez dela dirudiena bezain erraza. Berriaren kasuari dagokionez, Berria badabil astelehenetan egunkaria kalera ateratzeko ahaleginetan, sinistu. Gauzak ez dira horrela egiten erosoagoak direlako, denok nahi dugu euskara bultzatu, baina ahal dena eginez, ez ezinezkoa eginaz. Berriak ikaragarrizko dirulaguntzak izango balitu, ez al duzue uste kalean izango zela egunero? Berdin Hitzarekin. Beste barik, nik ulertzen dut Hitza ez kaleratzea opor egunetan eta bertako lantaldeari esango nioke aprobetxatzeko, nahiko lan egiten dutela urte osoan eta behintzat oporrak lasai pasatzeko. Mesedez, errespetatu Hitzako langileen eskubideak, Hitzak zuen adierazpen askatasuna bermatzen duen bezalaxe.

17

mexkaldron | 2008-03-29

Dena ez da zuria edo beltza. Alde ala kontra, kontua HITZA bi astez itxita egon dela da, eta eguneroko prentsa izaki, denbora oso luzea dela herriko kontuetaz euskaraz irakurtzeko bide ematen duen medio bakarra gabe. Diario Vascori lekua kendu nahi bazaio (nahiko genuke) beste era batetara pentsatu beharko lukete, akaso, denak batera oporretara joan beharrean plantilaren zati bat, eta honela etenaldirik ez legoke. bestalde, Berria astelehenetan ez argitaratzeak ere bereak eta bi ditu. Gero "herrigintza" bezalako hitz mardulak erabiltzen dituzte batzuk. Seriotasun piskat, eta aitortu ankasartzeak, arren!

16

2008-03-28

14.ari: beraz, zure ustez, aste santuan egunkaririk kaleratu ezin dutenez, hobe litzateke Hitzarik ez izatea. Txalo bero bat. Berria astelehenetan ezin denez kaleratu, ba hori ere oso gaizki. Erlo telebistan asteburuetan informatiborik ez dutenez, sutara. Eta urte berri egunean zer? Bideragarritasun planak zerbaitetarako egiten dira, eta erabaki hau hartu badute, zerbaitegatik izango da. Besterik gabe.

15

2008-03-28

Del Olmok itxi ez zuena Aste Santuak itxi al du?

14

harpidedun bat | 2008-03-27

Erabat ados hemen azaldu diren iritzi gehienekin. Ta 11. pertsonari, ba bai, badakit zenbat kostatzen den, ta horrelako proiektu bat aurrera eraman aurretik bideragarritasun plan bat egitea beharrezkoa da, ta plan horren barruan kostu eta egoera hauek kontutan hartzea, ta guzti horren arabera, proiektua aurrera eraman edo ez erabakitzen da, edo ze tamaina izango duen, eta beste hamaika erabaki. Baina ez dut uste egunkari bat 2 astez ixtea batere serioa denik. Hau ez da kalitatezko prentsa, ez horixe.

13

2008-03-26

Dedioooooooooo hau alper kuadrila! Koordina itzazue oporrak lanean beti norbait egon dadin. Egunkari batetan zaudetela lanean, ez lantegi batetan!!!!!!

12

2008-03-25

Serietate gutxi du urtean bi aldiz 15 eguneko oporrengatik komunikabide bat ixteak.

11

2008-03-25

Zer uste duzue, kapritxoz egiten direla horrelako gauzak? Mesedez... Badakizue zer gastu daukan oporraldiak kubritzeko jendea kontratzeak? Ba orduan, lehendabizi informatu eta gero hitz egin. Zuek ordainduko dituzue gastuok?

10

2008-03-22

Jende berria ezin baldin bada kontratatu, koordina ditzatela oporrak lanean beti norbait egon dadin. Akaso BERRIA edo DVko langileen eskubideak ez al dira bermatzen egunotan egunkaria kaleratzen delako?

9

2008-03-19

ez da normala komunikabide bat ixtea oporraldia dela eta.ez, baina nik ustet hori Hitzakuak beraiek ere jakingo duela. Kontua da, ea langileen oporrak bermatzea eta egunkaria ez ixtea bateragarriak diren ala ez. Jakinda, hitzak dauzkan baliabide ekonomikoak ez diala hainbestekuak, Batzuk errez esaten due \"kontratatu beste pertsona bat\". Edozein enpresetan diru kontuak pixkat kontrolatzen dittunak badaki horrek zer gastu dakarkien, beraz ez dala hain errexa izango iruitzen zait. Hitzakuak beraiek ere, konstiente izango dia sortzen duten arazuaz ezta.. Baina beste erremediorik ez daukatelako egingo dute hori. Ze klaro, banatzaileek ere oporrak orain izangoituzte, eta haien partez ere beste jende sorta bat kontratatzea... alegia, motxian, ez zaitela hain kontu erraza iruitzen.eta hori, irakurleok kexatzeko eskubide osoa dakaula jakinda eh..

8

U | 2008-03-19

Ez da batere normala komunikabide bat bi astez ixtea, ez da serioa, jendea azkenerako aspertu egiten da.

7

Larraitz | 2008-03-18

Azkena idatzi dunakin guztiz ados nao. Noski dakela oporrak hartzeko eskubidia, baņa gu Hitza gabe eongo gea iya bi astez. Ta hori ezta logikua. Txandaka hartzia oporrak. O oporrak kubritzeko beste jende bat hartzia. Baņa egunkari batek ezin du hola ta hola bere eguneroko alia atea gabe geau.

6

2008-03-18

Kontua ez da HITZAko langileek oporrak hartzeko eskubidea duten ala ez. Kontua zera da, komunikabide batetan lan egiten dutela eta egunkari bat ezin dela inoiz itxi. Har ditzatela oporrak txandaka edo kontrata dezatela norbait oporretarako. Egunkari batetan lan egitea ez da lantegi batetan egotea bezalakoa.

5

2008-03-18

eta beste egunkariek oporrak hartzen dituzte? e? hau dek fundamentu falta!

4

2008-03-18

ez al dute oporrak hartzeko eskubiderik?? zuek seguru oporrak hartuko dituzuela ere, orduan zer esaten ari zarete?

3

aberrikerietan | 2008-03-18

honela ezin da , alfer batzu zarete!

2

miki | 2008-03-18

Ez da serioa egunkari bat oporrengatik ixtea. "Aste Santuko oporraldia dela-eta, martxoaren 17tik 31ra". Aste Santu luzea, ezta?

1

2008-03-17

Nola da posible egunkari batek oporrak direla eta ixtea? Informazioak ez du etenik, ezta indarrez ixten denean ere.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa