Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko maiatzak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

2008-03-14 | 14:41:44

Kirola

Saskibaloiko entrenatzaile izateko ikastaroa antolatu dute

Euskaraz da, eta martxoaren 25etik 28ra bitartean emango dute

Udaleko Kirol Mahaiak eta Iraurgi Saskibaloi Taldeak, Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzarekin elkarlanean, saskibaloiko entrenatzaile izateko ikastaroa antolatu dute Aste Santu bukaerarako. Herriko saskibaloi taldeetan dagoen entrenatzaile eskasiari bultzada eman eta horiek formazioan trebatzea izango du helburu ikastaroak. Azpeitian bertan eskainiko dute, Ikasberri Azpeitiko Ikastolan, hain zuzen,eta euskaraz izango da. Denera, 45 ordu izango ditu: martxoaren 25etik 28ra banatuta, hurrenez hurren. Goizetan, 9:00etatik 13:00etara izango dira klaseak eta arratsaldean 15:00retatik 18:00etara. Gero, apirilaren 2an,17:00etatik aurrera azterketak egingo dituzte.

Manuel Unanue Udaleko kiroletako batzordeburua eta Kirol Mahaiko kidearen arabera, "Kirol Mahaitik zehaztutako bideari jarraituz" adostu dute ikastaroa. Kirol Mahaiak eta bere talde dinamizatzaileak kirol arloan herrian bizi den egoera aztertzen hasteaz batera, formazioaren garrantziaz jabetu ziren: "formazioa garrantzitsua ikusi genuen eta horren alde egingo dugu lan". Oraingoan, Iraurgi Saskibaloi Taldekoek jarri dituzte zerbitzuak eta beraiek arduratu dira ikastaroan eman beharreko edukiez.

Jose Luis Zubizarreta ’Xubi’ Iraurgi Saskibaloi Taldeko lehendakaria eta Udaleko Kirol Mahaiko kidea da ikastaroaren antolatzaileetako bat eta berak azaldu duenez, "eskolarteko kirolean, batez ere, entrenatzaile falta handia eta formazio gutxi dago". Saskibaloi taldeak antolatzen duen laugarren ikastaroa da hau eta Zubizarretak dioenez emaitzak ikusita, "inbertsio ona" dira ikastaro hauek. "Eskaini ditugun hiru ikastarotan, denera, 46 lagunek atera dute titulua: horietatik 25 lagun klubean ari dira lanean eta beste hamaikak ikastetxeetan dihardute". Zubizarretak dei egin die herritarrei ikastaroan parte-hartzera. Gaztetxoei egin die deia batez ere, "opor garaian zabaldu zaien aukera hau aprobatxeko" esanez.

Martxoaren 18an bukatuko da izen-emateko epea eta horretarako Jose Luis Zubizarretari deitu beharko zaio 675707010 telefono zenbakira. Ikastaroan parte-hartu ahal izateko 85 euro ordaindu beharko dira. Hala ere, ez dute nahi dirua ikastaroa egiteko arazo izatea. "Norbaitek kuota ordaintzeko arazoak izanez gero, Udaletik bideratuko genuke kopurua", dio Unanuek.

 

Jasotako erantzunak:

1

2008-03-15

OSO ONDO!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa