Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko maiatzak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

2008-03-14 | 13:17:10

GIZARTEA

Aurten ere, 10.000 litro garagardo baino gehiago

Turismo bulegoak eta errugbi taldeak martxoaren 18an zabalduko duten VIII. Garagardo Azoka aurkeztu dute

Martxoaren 18an irekiko ditu ateak VIII. Garagardo Azokak eta hilaren 31 arte zabalik egongo da. Gaur eman dute Turismo bulegoko eta errugbi taldeko kideek Munoako karpa zurian egongo den azokaren berri, eta jakinarazi dutenez, aurten ere 10.000 litro garagardo baino gehiago banatzeko asmoa dute. Nobedadeen artean, jatekoari lotutako bat: oilaskoa sartu dute jatekoen zerrendan. Eguerdiko 12:00etatik goizaldeko 01:00ak arte egongo da zabalik Garagardo azoka eta gauero musika taldeak pasatuko dira oholtzatik: Garabi, Oxobi, Laket, Infusion... Bertan bildutako dirua errugbi taldearen kirol helburuak betetzeko dute, izan ere, taldeko aurrekontuaren %10-15a bertan lortutako diruarekin finantzatzen baitute.

 

Jasotako erantzunak:

8

Gorka | 2008-03-31

Zorionak rugbykuai, aurten beren aurrekontuan %16-ra re heldu zian da ibili dan jende guztiakin. Aurpegia ber da %10-15ana esateko geo e. Edo zuen aurrekontua zauzko sekzio guztitan askogatik haundina da edo gezur itzela bota dezue komunikabidetan.

7

2008-03-26

ba ez deilla azaldu gure artera, benenua urruti gure karpatik!

6

2008-03-26

Gure auzuan ere badao holakua, ean biarrrik ez daka mundu guztiyagatik gaizkiesaka eta gezurra barra-barra ibiltzeko...

5

2008-03-26

Rubia peligrosoena gure herrikoa, bi hanketakoa eta mingain benenosoa, uxatzeko moukua...

4

2008-03-26

Kontuz kon la rubia...

3

antxon | 2008-03-17

Nik dakidala garagardoa soilik... beste edariak kanpotik ekarri eta kitto. %10-15 SOILIK?!

2

2008-03-17

soilik garagardoa egoten al da edateko??? Kalimotxoa, lejia... -rik ez al da egoten??

1

Marmokide | 2008-03-14

Nik dakidanez 18-tik 24-ra izango da garagardo azoka , eta ez 31-ea . Argi han izango dira ta Marmolkideak kolaboratzen !!! www.marmol.mundua.com

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa