
2008-03-14 | 12:51:36
INGURUMENA
Dunak eta desertu txikia, txikituta
Itsas denboraleagatik, hondartza amaierako dunak berreskuratzeko 10 urtetan egindako lan guztia alferrik galdu dela dio Udalak
Denboraleak eragindako kalteak neurtzeko egunak dira hauek erakunde publikoentzat, bai behintzat kostaldeko kudeaketaz arduratzen direnentzat. Zarauzko malekoia pixkanaka bere ohiko irudia ari da berreskuratzen eta egunotan langile ugari ikusi ahal izan da konponketa lanak egiten. Bada, ordea, lehengo itxura erraz berreskuratuko ez duenik: hondartza amaierako dunak. Zarauzko Udaleko Ingurumen Sailak adierazi duenez, «hamar urtetan dunak berreskuratzen egindakol ana guztiz ezabatu du ekaitzak». Ondorioz, berriz ere dunetan «hutsetik» abiatu beharko dutela jakinarazi dute, duela hamar urte egin zuten bezala.
Udaleko ordezkarien esanetan, ekaitzak «gogor eresan» du hondartzako dunen zonaldea eta «kalte larriak jasan ditu». Hori ikusita, Ingurumen Saileko arduradunak harremanetan jarri dira gai horretaz arduratzen diren teknikariekin, eta eguraldia bere onera etortzen denan berriz hasiko dituzte dunak berreskuratzeko lanak.
Ingurumen Saileko zinegotzi Alejandro Vazquezek deialdi berezia egin nahi izan die herritarrei, «arreta handiarekin» ibiltzeko eskatuz. Hondartzako dunak Zarautzentzat elementu «berezia» direla eta orain arte «jarritako ilusio eta lan guztia galdu» dela gaineratu du Vazquezek. Dena den, berriro ere, «gogo berarekin» ekingo diotela adierazi dute Udaleko kideek.
Hondartza zikinkeriaz beteta
Itsasaldi mugituak zikinkeria ugari ekarri du hondartzara eta egunotan garbitzaileak jo eta su ari dira zakarrak biltzen. Bestalde, desertu txikiari puska handia jan dio itsasoak eta lehen baino txikiagoa utzi du. Azpiko haitzak ere ikusi daitezke une batzutan.
ni | 2008-03-31
Gertatutakoa itsas-prozesu normal bat izan da. Natura horrela da.
Tarrat | 2008-03-17
Bidenabar has litezke erabakitakoa betetzen eta orain dela bi urte luze desertu Txikirako onetsitako berreskuratze-plana abiarazten. Lotsagarria da onespenaren ondoren bitan sartu izana hondeamakinak hondarra mogitzeko, zertarako eta... boleibolean eta eskubaloian aritzeko. Gauza jakina da hondartzan ez dagoela toki nahikorik horretarako Desertu Txikitik kanpo.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hondartza amaierako dunen ingurua erabat itxuraldatu du itsas denboraleak.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.