Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko uztailak 24, Osteguna

Harpidetu zaitez!

2008-03-14 | 11:49:41

Politika

Astindu bat memoriari

Haizea eta Sustraiak taldeak ‘Txiki’-ri buruzko dokumentala botako du larunbat honetan, Azpeitian, Betharrametan, 17:30etik

Memoria historikoa berreskuratzen joateko asmoz, Haizea eta Sustraiak Kultur Taldea han-hemen ekimenak antolatzen ari da, eta Azpeitian ere antolatuko du, Udalaren babesarekin: martxoaren 15ean (larunbata), Betharrametan, Uztarriaren herri aldizkarian martxoko zenbakian iragarri bezala. Juan Paredes 'Txiki' zenari buruzko dokumentala botako du, eta hari buruzko liburuaren aipamena ere egingo dute taldekoek. Horretaz gain, egun eta toki bererako mahaingurua antolatu dute: Joan Tarda (ERC), Doris Benegas (Izquierda Castellana) eta Arantxa Arruti (ezker abertzaleko militante historikoa) Espainiako Gerrak eta frankismoak eragindako kalteez ariko dira. 'Txiki' eta Angel Otaegi ETAko militanteak ziren, eta 1975eko irailaren 27an fusilatu egin zituen Francoren erregimenak; Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia FRAPeko kideak ere exekutatu zituzten egun berean. Otaegi nuarbetarra zen eta 33 urte zeuzkan hil zutenean. 1974ko azaroaren 18an atxilotu zuen Poliziak, etxean. 1975eko maiatzean Burgosera (Espainia) eraman eta irailean hil zuten, kartzelan, baratzeko hormaren kontra. Uztarria Kultur Koordinakundeak Otaegiri buruzko biografia argitaratu zuen 2001ean, Iban Arregik idatzita. Egitaraua -12:30: Omenaldia Nuarbeko hilerrian. -17:30: Dokumental emanaldia. -19:30: Mahaingurua. Arantxa Arruti, Doris Benegas eta Joan Tarda.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa