
2008-03-14 | 11:28:25
UDALA
Baterak udalbatzarretan parte hartzeari utziko diola iragarri du
Apirilean egingo duten batzarrean erabakiko dute Udal batzordetan parte hartu ala ez
Atzoko udalbatzarraren bukaeran adierazi zuen Batera Talde Independenteko zinegotzi Julen Garatek, bere taldearen azken bilkura izango zela. "Bederatzi urtez izan gara oposizioan eta pazientzia handia erakutsi dugu, baina pazientzia agortu egiten da. Ez du merezi horrela jarraitzea eta utzi egingo dugu", esan zuen Garatek. "Gai asko pilatu dira (Antonio Oteiza Fundazioarena, Aurrekontu Parte-hartzaileena...) eta ez dira gauza normalak", erantsi zuen. Udal Gobernuak "esandakoak ez dituela betetzen" argudiatuta utziko ditu Baterak Udalean dituen bi aulkiak. EAJko alkate Asier Aranbarrik erabakia errespetatzen duela adierazi zien Baterako zinegotziei, baina erabakia EAJren gain ez jartzea eskatu zien.
Aste Santuaren ondoren egingo du batzarra Batera Talde Independenteak. Orduan erabakiko dute etorkizunean nola jokatu. Hiru aukera aurreikusten dituzte: udalbatzarretan parte hartu ez baina batzordetara joatea; udalbatzarretan eta batzordetan parte ez hartzea; edota aktak bakarrik jasotzea eta egoera aldatzen den arte itxoitea.
aitortxo | 2008-04-01
Pazientzia agortu dizutenari , zuen etsipenak, berrindartu egiten ditu. bainan hori aurretik ikusia dezute:
Axkottiar bat | 2008-03-14
Batera jun dizen bozka hoixek ANV/EAEa jun izen bazin... Oain udaletxeko lana alde batea utzi?? Eta zuei bozkauteko jendiek ze pentsaukou?? Zeinek ordezkau ber ditu oain??
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.