Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

2007-12-26 | 13:31:25

POLITIKA

EB-Berdeak: "Aldundiko aurrekontuak eskualdean eragin zuzena izango du"

Aldundiak onartu duen aurrekontuan «ekarpen sendoa, nabaria eta estrategikoa» egin dutela nabarmendu dute

Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den astean onartu zuen datorren urterako aurrekontua eta EB-Berdeak alderdiak akordioa lortzeko bidean egin dituen «ekarpenak» nabarmendu nahi izan ditu. «Ekarpen sendoa, nabaria eta estragetikoa» egin dutela diote alderdikideek eta datozen hilabeteetan eskualdean «eragin zuzena» izango dutela irizten diote. Hori guztia arrazoitu eta azaltzeko prentsaurrekoa eman zuten joan den astean Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide Arantxa Gonzalezek eta Zarauzko zinegotzi Ubaldo Ortiz eta Mariana Aranburuk.

Urola Kosta eskualdeari eragingo dioten proiektuetatik hriu azpimarratu nahi izan dituzte EB-Berdeetako ordezkariek.
Etxebizitza babestuak
Urola Kostari dagokion Lurralde Zatiko Planean, Iraetako lurren erreserbako baldintzetan, «unean-unean aldatzeko» aukera izango dela esan zuten, eta horren ondorioz etxebizitza gehiago egiteko aukera sortuko da. Dena den, nekazaritza intentsiborako aukera ere mantenduko da.
Egindako aldaketa honen ondorioz, Eusko Jaurlaritzarenak diren 26,2 hektareatan «etxebizitza eskaintza interesgarria garatzeko» aukera izango da. Ekimen hau «garrantzitsutzat» jotzen du EB-Berdeak alderdiak eta «eskualdean eragina» izango duela aurreikusten du. Dena den, «inguruko balio naturalei lehentasuna emang oo zaiola» aipatu dute, lursail horretan hezegune ugari dagoelako.
Azkoitiko Insausti eremuan Aldundiak dituen lurrak Jaurlaritzari utziko dizkio azken honek BOEak egin ditzan. Orain arte erakutsitako asmoen arabera, Aldundiak etxebizitza tasatuak eraiki nahi zituen Insaustin, baina «akordio pozgarri» honekin 110 BOE egingo direla aurreikusi dute EB-Berdeetako kideek.

Autobideko zarata gutxituz

Zarautzen, A-8 autobideko pasabideak sortzen duen zarata gutxitzeko ere neurriak hartuko dituzte, zeregin horretara 160.000 euro bideratuz. Hain zuzen ere, soinua gutxitzeko pantailak jarriko dituzte ordainlekutik hasi eta Itxas Mendi parera arte. Berez, Orokietako erakin berriko proiektuan aurreikusitako «neurri zuzentzailea zen, baina bete ez zenez» aurrekontuetara eraman dute proposamena eta aurrera egin du.

Bestelako datuak

Beste zenbait puntu ere aipatu zituzten agerraldian. Besteak beste, etxebizitza hutsei %150eko gainordaina ezarriko zaiela, etxez-etxeko laguntzaren aurrekontua handitu egingo dela, garraio publikoan eta industrialdeetarako garraio kolektiboan hobekuntzak egingo direla eta lan arriskuen prebentziorako programa abiatuko dela esan zuten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

Lege Informazioa