Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko uztailak 3, Ostirala

Harpidetu zaitez!

2007-11-15 | 12:55:12

AZPIEGITURAK

Arrangoletan hiru modulu jarriko dituzte, haur-eskola zerbitzuak dituen eskariei erantzunez

Egoitza berriak 29 haur gehiago hartuko ditu martxotik aurrera

Haur-eskola zerbitzu handituko dutela adierazi du Zumaiako Udalak. Horretarako modulu berriak jarriko ditu Arrangoletako plazan eta, hala, 29 haurrentzako lekua izango dute. Eraikitze lanak berehala hasiko dira eta martxoan martxan jartze espero dute Udal ordezkariek.

Aita Mari kaleko haur-eskola txikia geratu dela eta, Zumaiako Udalak zerbitzu hori emateko hiru modulu berri eraikiko ditu Arrangoletako plazan. Antza denez, geroz eta herritar gehiago ziren haur-eskolako zerbitzua eskatzen zutenak, baina ez zegoen eskatzaile guztientzako tokirik.

Udalak adierazi duenez, “aukera ezberdinak aztertu genituen, eta azkenean moduluak jartzea erabaki dugu. Deban gauza bera egin dute eta bertako arduradunekin zein Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunekin hitz egin ondoren, sistema bera erabiltzea adostu dugu”. Bi modulu 0-1 urte bitarteko neska-mutilentzako izango dira –horietako bakoitza zortzirentzako egongo da egokituta–, eta bestea, 1-2 urte bitartekoentzat. Azken horrek 13 neska-mutil har ditzake.

Modulu berriak eraikitzeko lanak lehenbailehen hasiko direla aurreratu dute Udal ordezkariek, eta atzerapenik ematen ez bada, datorren urteko martxotik aurrera martxan jarriko dutela jakinarazi dute. Datorren urteko martxoan zabalduko dituzten moduluetan izena emateko epea urtarrilean zabalduko da.

Bestalde, Aita Mari kaleko haur-eskolan zaharberritze lanak egingo dituztela iragarri dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

Lege Informazioa