Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Albisteak

’Sasoian’ euskarazko kirol aldizkaria aurkeztu du eguerdian Urola Kostako Udal Elkarteak

Urola-kosta

2008-09-25 | 15:21:32

'Sasoian' euskarazko kirol aldizkaria aurkeztu du eguerdian Urola Kostako Udal Elkarteak

16 orriko hilabetekariaz gain, 'sasoian.info' webgunea ere aurkeztu dute

Aiako, Orioko, Zarauzko, Getariako eta Zumaiako herritarrek aldizkari berri bat izango dute bihartik aurrera: 'Sasoian' kirol aldizkaria eta 'sasoian.info' webguneak aurkeztu ditu gaur Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzuak. Euskara hutsean izango dira bi produktuak, eta doan banatuko da aldizkaria. Hileko azken ostiralean izango da kalean: 4.000 ale banatuko dira kiroldegi, Kultur Etxe eta beste hainbat lekutan. Urola Kostako HITZA egunkaria arduratuko da aldizkaria egiteaz eta webgunea hornitzeaz. Edukiei dagokionez, webguneak eguneroko informazioa eskainiko du eta kirol agenda zabala izango du; aldizkariak, berriz, hileko gaiak sakontasunean jorratuko ditu elkarrizketen eta erreportajeen bidez nagusiki, eta eskolako kirolari bere tartea eskainiko dio.

Ez du erantzunik

Urola-kosta

2008-09-25 | 14:53:09

Familia bakoitzak egunean kilo erdi hondakin organiko bereizten du

Azpeitiar bakoitzak bataz beste 229 gramo birziklatzen du, azkoitiarrek, berriz, 170

Orain bi hilabete materia organikoa etxeetan biltzeko abian jarritako kanpainak «emaitza bikaina» izaten ari dela adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatu Carlos Ormazabalek. Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren baitako kanpaina Azkoitian eta Azpeitian martxan da. Orokorrean, familia bakoitzak sukaldatu gabeko kilo erdi hondakin bereizten ditu. Azpeitian, adibidez, parte-hartzaile bakoitzak egunean 229 gramo hondakin organiko birziklatzen ditu. Azkoitian kopuru hori txikiagoa da, 170 gramo egunekoa, hain zuzen. Guztira, 65 tona hondakin organiko berde jaso ditu Lapatxeko zabortegiak kanpaina martxan egon den bi hilabetetan.

Ez du erantzunik

Abian da Kultur Aniztasunaren Astea

GETARIA

2008-09-23 | 12:20:22

Abian da Kultur Aniztasunaren Astea

Atzo hasi eta igandera bitartean besteak beste sukaldaritza ikastaroak, musika emanaldiak, hitzaldiak eta erakusketak izango dira herrian

Kultur Aniztasunaren Astea abian da. Atzo hasi eta igandera bitartean hainbat ekimen egingo dira herrian bertan jaitakoen eta kanpotik etorritakoen arteko harremana hobetzeko eta etorkinen kulturak bertakoengana hurbiltzeko.

Ez du erantzunik

AZPEITIA

2008-09-23 | 12:11:06

36 urteko azpeitiar bat hil da, Azkaraten

Zubitik erori zen, atzo arratsaldean

[uztarria.com]Juan Antonio Hurtado Sanz azpeitiarra hil zen atzo (astelehena) Azkoititik Elgoibarrerako bidean, Azkarate mendiko zubitik erorita. 36 urte zeuzkan. Ertzaintzak gertaeraz 18:00ak aldera abisatu zion Azpeitiko Udaltzaingoari, honek uztarria.com-i esan dionez. Udaltzainak ondoren hildakoaren lehengusu batekin hara joan ziren, gorpua identifikatzera. Hildakoa, Juanillo bezala zen ezaguna. Etxe Alain bizi zen.

2 erantzun

Hondakin organikoak biltzen hasiko dira datorren astean Zarautzen eta Zumaian

Urola-kosta

2008-09-23 | 11:29:31

Hondakin organikoak biltzen hasiko dira datorren astean Zarautzen eta Zumaian

Oraingoz 1.263 lagunek eman dute izena eta Udal Elkarteak jarritako epea bihar amaituko da

Zaborrontzi orokorrera bota beharrean, hondakin organikoak bereziki horretarako jarritako edukiontzi marroira botatzen hasiko da zenbait herritar datorren astetik aurrera. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Urola Kostako Udal Elkarteak martxan jarritako ekimen hau ez dute abiaraziko kostako herri guztietan, oraingoz Zumaiako eta Zarauzko herritarrek soilik izango baitute aukera. Dena den, ekimenean parte hartzeko izena eman eta ikastaroa egin behar da aldez aurretik. Udal Elkarteak jarritako epea bihar amaituko da eta interesa duen jendeak 943 890808 telefono zenbakira deitu beharko du ahal bezain laster. Dagoeneko hasi dira kaleetan edukiontzi marroiak jartzen eta guztira 1.263 lagunek eman dute izena: Zarautzen 803 herritarrek eta Zumaian beste 460 lagunek. Kontuan hartu behar da, ordea, izena emandako pertsona horiek etxe edo familia bana ordezkatuko dutela, eta beraz, eguneroko martxan etxeko hondakin organikoak biltzen parte hartuko dutenen kopurua handiagoa izango dela. Izena eman ondoren, herritarrek orduerdiko ikastaroa egin beharko dute, hondakinak ondo sailkatzen ikasteko. Irailaren 25etik 27a arte egun guztian zehar egingo dituzte ikastaro hauek, Zarauzko Gaztelekuan eta Zumaiako Oxforden. Orduerdiro hasiko dira ikastaroak eta parte hartu nahi duenak aukera zabala izango du: 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 17:30era.

Ez du erantzunik

EUDELek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte azken egunetako atentatuak gaitzesteko

Urola-kosta

2008-09-22 | 12:48:48

EUDELek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte azken egunetako atentatuak gaitzesteko

Gaur goizaldean Santoñan Luis Conde de la Cruz hil izana gaitzetsi dute bereziki

"Gaur goizaldean ETAk Luis Conde de la Cruzen kontra Santoñan (Kantabria, espainia) egindako atentatua ikusita, eta azken 24 orduetako atentatuak gaitzetsiz" deialdia egin du gaur goizean EUDEL elkarteak. Horri erantzunez, eguerdiko 12:00etan eskualdeko hainbat udaletxeren aurrean elkarretaratze isilak egin dituzte. Zarautzen esaterako, 150 lagun inguru elkartu dira eta Udaleko hainbat zinegotziz gain, Jon Urien alkatea ere bertan izan da.

6 erantzun

Olarro Egun eguzkitsua

ZUMAIA

2008-09-20 | 13:37:34

Olarro Egun eguzkitsua

Zumaiarrek jai giroan hasi dute Olarro Eguna

Eguraldi paregabea dute zumaiarrek eta kanpotik etorritako bisitariek Olarro Egunaz gozatzeko. Goizean goiz hasi da festa herriko hainbat txokotan. Txomin Agirre kaian, koadrilen arteko batelen II. Olarro Ikurrina jokatzen hasi da eguerdian. Arratsalde partean erabakiko da aurtengo txapelduna nor den. Eusebio Gurrutxaga Plaza, berriz, estali gabeko sukaldea bihurtu dute Olarro Lehiaketa Gastronomikoan parte hartu dutenek. Hamar lehiakide eta irudimenez betetako beste hainbeste errezeta izan dira lehian. Bitartean, herriko giroa berotzen, txaranga, abesbatzak, perskusioa, azoka, argazki rallya eta umeentzako jolasak izan dira.

Ez du erantzunik

AZPEITIA

2008-09-19 | 11:38:37

Iñaki Errazkin Azpeitiko alkatea: «Garbi utzi nahi dut gure lan politikoa egiten jarraituko dugula»

'Berria' egunkarian Azpeitiko alkateari elkarrizketa egin diote

[Berria, Aitziber Laskibar] Eraso gehiago espero ditu Azpeitiko alkateak (EAE-ANV). Bera espetxeratzea ere ez du baztertzen, «agian elkarrizketa hau aitzakia hartuta». Halere, bere konpromisoari eutsiko diola dio. Legez kanporatzeei buruz ari denean, erabaki politikoez ari da Iñaki Errazkin Azpeitiko alkateak (Azpeitia, 1975); ez erabaki juridikoez. Elkarlana aldarrikatu du «harresi demokratikoa» egiteko.

3 erantzun

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa