Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko abuztuak 30, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Albisteak

AZPEITIA

2008-07-23 | 15:07:45

Aireko kutsadura %42an jaitsi zen aurreko urtean Azpeitian

Haurtzaroa eta ingurumena azterketaren baitan jasotako emaitza da

[Uztarria.com] ‘Haurtzaroa eta ingurumena’ proiektuaren baitan egindako azterketaren arabera, aireko kutsadura %42an jaitsi zen aurreko urtean Azpeitian 2006ko datuekin alderatuta. Azpeitiko udaleko arduradunen esanetan, "Azkoitiko fundizioaren itxiera izan da jaitsiera horren eragile nagusia".

2 erantzun

Guardia Zibilak dokumentazioa eraman du Amenabar enpresatik

ZARAUTZ

2008-07-22 | 14:46:18

Guardia Zibilak dokumentazioa eraman du Amenabar enpresatik

13:00etatik enpresaren egoitza barruan egon dira eta oraintxe joan dira (17:20)

Guardia Zibila Amenabar enpresako egoitzan sartu da gaur 13:00etan, bertan egon da orain arte eta alde egiterakoan dokumentazioa eraman du bi kaxatan sartuta. Langileak ere egoitza barruan egon dira, eta batzuk normaltasunez jardun dute lanean. Guardia Zibilak mementoz ez du adierazi egoitzara zergatik sartu den. Dena den, zenbait hedabidek zabaldu duenez, "ETAri dirua emateagatik" ari dira ikerketa egiten guardia zibilak: ustez ETAk 600.000 euro eskatu baitzizkien eta Amenabarrek 200.000 euro ordaindu.

15 erantzun

ZARAUTZ

2008-07-22 | 12:40:39

Iñaki Uriaren tortura salaketa behin betiko artxibatu du Madrilgo (Espainia) epaitegiak

Donostiako epaileak lau guardia zibil epaitzeko agindu zuen arren, Madrilen ez dute ikusi horretarako arrazoirik

Madrilgo (Espainia) epaitegiak behin betiko artxibatu du Iñaki Uria Egunkaria-ko kontseilari ordezkariak 2003. urtean aurkeztutako tortura salaketa. Uriaren salaketek ez dutela sinesgarritasunik esan eta auzia amaitutzat jo du.

2 erantzun

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak eta Udalak 90 urteko 19 herritar omenduko dituzte

AZKOITIA

2008-07-21 | 18:19:32

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak eta Udalak 90 urteko 19 herritar omenduko dituzte

Abuztuaren 17an haien omenezko bazkarian parte hartzeko txartelak salgai dira

Urteroko andramaixetako usadioari jarraituz, Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak eta Azkoitiko Udalak aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte. Aurten, 19 azkoitiarrek jasoko dute omenaldia, 17 emakumezko eta 2 gizonezko, hain zuzen ere. Abuztuaren 17an Kiruri jatetxean egingo duten lagunarteko bazkarian parte hartu nahi dutenek txartelak dagoeneko salgai dituzte, 31 eurotan. Elkartearen egoitzan salduko dituzte txartelak, astelahenetik ostirala bitartean, 10:00etatik 12:00etara. Omenduen zerrenda honetatik aparte 90 urte bete duen beste herritarrik balego, haren berri izatea eskertuko luke elkarteak, 943 852168 telefonora deituta.

Ez du erantzunik

Aurten ere Igor Agirrezabalak irabazi du Azpeitiko Erremonte Txapelketa

AZPEITIA

2008-07-19 | 17:45:21

Aurten ere Igor Agirrezabalak irabazi du Azpeitiko Erremonte Txapelketa

Zalakainekin batera gailendu zaio Zulaika-Badiola bikoteari

Igor Agirrezabala Matxinbentako atzelaria eta Asier Zalakain aurrelari tolosarra gailendu ziren, atzo, Izarraitz Pilotalekuan jokatu zen Azpeitiko IX. Erremonte Txapelketan. 30-40 hartu zuten mendean Egoitz Zulaika aizarnazabaldarrak eta Imanol Badiola azpeitiarrak osatzen duten bikotea. Honenbestez, Agirrezabalak bi urtez jarraian irabazi du bere herriko txapelketa nagusia. Ehun ikusletik gora bildu zen Izarratiz frontoian, norgehiagoka ikustera. Partida luzea izan zen finalekoa. Agirrezabalaren iritziz, «partida gogorra» izan zen ostiralekoa. «Hasieratik 30. tantura arte oso gogorra izan da, ez bikote batek ez besteak ez genuen amore ematen», esan du txapeldunak. Ordu eta laurdeneko lehiaren ondoren, Agirrezabalarentzat eta Zalakainentzat izan ziren lehen sariaren 600 euroak, txapelak eta oroigarriak. Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, partida estelarraren txanda etorri zen. Ezkurra-Aizpuru bikotea Zeberio II.a-Iriarteren aurka neurtu ziren, 40-27 irabaziz. Pello Aizpuru erremontista urrestildarrak omenaldia jaso zuen, Izarraitzen jokatutako bere azken partidan.

Ez du erantzunik

AZPEITIA

2008-07-19 | 17:40:30

Azpeitiak Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketako finala jokatuko du

1-2 irabazi dio Markina-Xemeini

Azpeitiak pilotako Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finala jokatzeko txartela lortu du, Markina-Xemeinen. 1-2 irabazi dio etxeko taldeari. Kadete mailako pilotari azpeitiarrek galdu egin dute aurreneko partida, 22-5. Junior mailako partida nahiko parekatuta hasi bada ere, azpeitiarrak erraz gailendu dira, bigarren zati on bati esker. 22-12 emaitza lortu dute. Afizionatu mailakoek emaitza berdina lortu dute, bizkaitarrak hasieratik mendean hartuta. Azpeitiak Uharteko (Nafarroa) taldea izango du kontrario finalean, datorren ostiralean, Santio egunez jokatuko den partidan. Iruñeako Labrit pilotalekuan izango da norgehiagoka, 22:00etan. Euskal Telebistak zuzenean emango ditu partidak. Uhartek Gasteiz kanporatu du finalerdietan, ostiralean jokatutako itzuliko partidan.

Ez du erantzunik

Lan istripuak salatzeko elkarretaratzea egin dute

AZKOITIA

2008-07-18 | 11:42:09

Lan istripuak salatzeko elkarretaratzea egin dute

Asteartean hil zen langile azkoitiarra izan dute gogoan

Ezker abertzaleak deituta, ordu erdiko elkarretaratzea egin zuten, atzo, herriko plazan. "2008an, Euskal Herrian 53 langile erailak, azkena Juan Migel Martinez azkoitiarra eraikuntzan lanean ari zela", adierazi zuten irakurritako komunikatuan. "Lehenbizi gure doluminak Juan Migelen senideei. Patronala eta Administrazioak dira hemen gertatzen diren langileen heriotza guztien arduradunak, prekarietate gordinera eta segurtasun faltara kondenatu nahi gaituztelako", jakinarazi zuten. Senideei babesa emateko eta patronalari ardurak eskatzeko Udalean mozioa aurkeztuko dutela iragarri du Azkoitiko ezker abertzaleak. Istripuek suposatzen duten lakra sozialarekin amaitzeko, ezkerreko eredu sozial alternatibo baten alde borokatzera deitu dituzte herritarrak.

Ez du erantzunik

EAJ-PSE koalizioari "errespetua" eskatu diote ezker abertzaleko zinegotziek

AZKOITIA

2008-07-17 | 16:54:21

EAJ-PSE koalizioari "errespetua" eskatu diote ezker abertzaleko zinegotziek

Udal Gobernuak lana "zailtzen" dietela salatu dute agintaldiaren urtebetearen balorazioa egiterakoan

Azkoitiko Udalean bizi dituzten "gorabeherak" eta hainbat alorretan ematen den politika gogor kritikatu dute ezker abertzaleko bost zinegotziek. "Benetan zaila jartzen ari zaizkigu lana egitea", esan zuten atzo egindako agerraldian. "Errespetua eskatu baina beraiek errespeturik batere izan gabe tratatzen gaituzte", adierazi dute. Udalaren funtzionamenduan dauden gabeziak eta koalizioaren "hegemoniak sorrarazten dituen gehigikeriak" salatzeaz gain, hainbat sailetan dauden arazoak zerrendatu dituzte. Udal Gobernu taldeak informazioa gordetzen duela, agintariak mantentzen %50 gehiago gastatzen dela, etxebizitza politika berdinarekin jarraitzen dutela eta berdintasun, etorkinen eta euskara batzordeak funtzionamendu "eskasa" dutela azpimarratu dute. Bestalde, Azkoitia Lantzen erakundearen funtzionamenduak mesfidantza eragiten diela azaldu dute.

2 erantzun

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa