Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko irailak 6, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Albisteak

AIA

2008-09-02 | 12:52:25

Desagertuta dagoen 85 urteko gizon baten bila dabiltza

Atzo arratsaldean bere etxe inguruan paseatzera irten zen eta ez zen itzuli

Atzo 85 urteko agure bat desagertu zen Aian. Arratsalde partean paseatzera irten zen eta ez zen etxera itzuli. Ertzaintza, Gurutze Gorria eta DYA goizaldeko 01:30k arte gizonaren bila jardun ziren, baina ez zuten haren berririk izan. Gaur 09:00etan bilaketarekin jarraitu dute Aia inguruan eta baita Zestoan ere, jaiotzez bertakoa baitzen galdutako gizona.

Ez du erantzunik

Euskal Asteak giroa berotuko du egunero egingo dituzten kultur ekitaldiekin

ZARAUTZ

2008-09-01 | 19:38:36

Euskal Asteak giroa berotuko du egunero egingo dituzten kultur ekitaldiekin

Basarri Saria Jon Martinen jasoko du ostiralean, eta larunbatean Herri Lasterketa eta bazkari herrikoia izango dira

Irailaren 9an ospatuko den Euskal Jai Eguna iritsi arte, ordea, makina bat kultur ekimen izango da Euskal Astearen baitan. Gaur gauean izango da aste honetako lehen ekitaldia, Oreka TX taldearen ikuskizun berriarekin. Datorren igandeko Haurren Euskal Jai Eguna bitartean egunero izango dira ekimenak, oro har, euskararekin eta euskal folklorearekin lotuta beti ere.

Ez du erantzunik

ZARAUTZ

2008-09-01 | 19:36:49

EAk eta EAJk Zarautzen hasi dute ikasturte politikoa

Bi alderdietako buruzagiek egungo egoera politikoa izan dute hizpide

Abuztuan politikariek izandako geldialdiaren ondoren, joan den astean ikasturte politiko berria Zarautzen hasi zuten EAk eta EAJk. Hurrenez hurren, ostegunean eta ostiralean ekitaldi bana egin zuten egungo egoera politikoaz aritzeko.

Erantzun 1

Lore Eizagirre da Billabong zirkuituko txapelduna

ZARAUTZ

2008-09-01 | 19:35:20

Lore Eizagirre da Billabong zirkuituko txapelduna

Larunbatean egin zen jardunaldian lortu zuen saria

Joan den larunbatean Nesken Surf Biltzarra egin zuten hondartzan eta egun eguzkitsua izan zenez jende ugari bertaratu zen. Emakume surflariei zuzendutako zenbait jarduera egiteaz gain, Billabong markako neskek soilik jokatzen duten zirkuituko azken proba ere jokatu zen. Lore Eizagirre zarauztarra nagusitu zen Open mailan eta zirkuituko sari nagusia ere berak eskuratu zuen. 18 Azpi mailan Edith Sansegundo izan zen garaile eta berak ere zirkuituko lehen postua lortu zuen.

Ez du erantzunik

Jende ugari ibili da Murkilen arropa azokan

ZARAUTZ

2008-09-01 | 19:34:15

Jende ugari ibili da Murkilen arropa azokan

Ostegunetik igandera 'stock' azoka egon da Malekoian

Murkil dendari elkarteak antolatuta azoka berezia izan da asteburuan zehar malekoian. Elkarteko zenbait dendarik jarritako postuak ostegunean ireki zituzten eta ikusmin handia sorrarazi dute malekoian zehar zebiltzan herritarren artean. Denboraldi amaierako eskaintzak eta biltegian pilatutako materiala saltzeko aprobetxatu dute dendariek.

Ez du erantzunik

Liburu azokan, balorazio ona

ZARAUTZ

2008-09-01 | 19:33:05

Liburu azokan, balorazio ona

Abuztuaren 22an zabaldu zuten Munoan aurtengo liburu azoka eta igande arratsaldean amaitu zuten aurtengo jardunaldia. Saltzaileek balorazio ona egin dute orokorrean eta gisa onetako azoken ibilbide guztiari begiratuz «azokarik onenetakoa» izan dela adierazi dute, bai bisitari eta bai salmenta aldetik. Salduenetako batzuk Amaren eskua, Zulo bat uretan eta El asombroso viaje de Pomponio flato liburuak izan dira.

Ez du erantzunik

Borja Iradier ez da sailkatu final laurdenetarako

ZARAUTZ

2008-08-09 | 16:02:57

Borja Iradier ez da sailkatu final laurdenetarako

Igerilariak ez du lortu final laurdenetarako sailkatzea, eta horrenbestez, amaitu da zarauztarrarentzat Pekingo (Txina) Olinpiar Jokoetako esperientzia.

Bular estiloko 100 metroko proban parte hartu du Borja Iradiarrek, seigarren seriean. Bere taldean zortzitik seigarrena izan da 1:01:83ko denborarekin. Bere marka onenetik (1:01:32) urrun geratu da, beraz, eta urrun, halaber, final laurdenetan lehiatuko diren hamasei igerilariko taldean sartzetik. Final laurdenetan sailkatu den azkenak, Mark Gangloff estatubatuarrak, 1:00:71 denbora egin du. Bular estiloko ehun metroko lehen kanporaketan Alexander Dale Oen norvegiarra izan da nagusi, 59:41eko denborarekin.

Ez du erantzunik

ZUMAIA

2008-08-09 | 13:59:27

Koadrilen arteko liskar batek zazpi zauritu utzi ditu Euska Jai egunean

Batzokian amaitu zuten borroka koadrilek eta kalteak eragiteaz gain, EAJko zinegotzi ohi Asier Esnal zauritu zuten, besteak beste

Jai giroan hasi eta modu basatian amaitu. Horixe gertatu zen atzo Euskal Jai egunarekin. Izan ere, gauerdiaren bueltan bi koadrilen artean liskarra piztu da Zalla tabernan, eta Batzokian amaitu zuten gerra. Tarte horretan, borrokaren gordintasunaren erakusle, 7 zauritu, hainbat salaketa eta kalte materialak utzi zituzten. Ertzaintzaren esanetan, 23:30ak inguruan hasi zen liskarra Zalla tabernan, adin nagusiko bi gazte koadrilaren artean; zumaiarrak dira batzuk, baina baziren kanpotarrak ere tartean, Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalak azaldu duenez. Uste dutenez gazteetako bat botila batekin kolpatu zuten buruan, eta hor hasi zen odol festa. Erasotzaileek ihes egin zuten, eta erasotuaren lagunak horien bila atera ziren. Gaztetxera jo zuten lehenen, han aurkituko zituztelakoan, eta handik metro guxtira dagoen Batzokira egin zuten gero. Han egin zuten topo berriro bi koadrilek: «Nonbait erasotzaileak Batzokian babestu ziren, eta han topo egitean hasi zen borroka. Batzokiko langile batek euren kontrako eraso politikoa izan zitekeelakoan abisua pasa zuen, eta EAJko hainbat kide hurbildu zen une horretan Batzokiraino. Hurbildu bezain pronto konturatu ziren ez zela inongo eraso politikoa, baina tartean harrapatu zituzten eta EAJko kideetako batzuk zaurituta daude. Asier Esnal zinegotzi ohiari hainbat puntu eman behar izan dizkiote, eta bere arrebak begia gaizki dauka; bere koadrilako kideren batek ere zauriak ditu. Borrokan parte hartu zuten gazteetako batzuk ere zaurituta daude, nonbait», azaldu du alkateak.

Ez du erantzunik

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa