Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko maiatzak 18, Igandea

Harpidetu zaitez!

Albisteak

Ekainaren 1ean egingo da Jokin Ormaetxea IV. Klasika Zikloturista

AZKOITIA

2008-05-13 | 16:44:40

Ekainaren 1ean egingo da Jokin Ormaetxea IV. Klasika Zikloturista

Bi ibilbide izango dira aukeran: 73 kilometroko laburra, eta 120ko luzea

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak laugarren urtez jarraian antolatu du Azkoitiko txirrindularia zenaren oroimenezko proba, Raka Maraton Elkarteko eta Azkoitiko Triatloi Taldeko kideen laguntzarekin. Gipuzkoako Challenge-rako puntuagarria da proba. Izena emateko aukera zabalik da, internet bidez (www.euskalnet.net/jokinormaetxea). Txirrindulariek egunean bertan ere izena eman dezakete. Martitten bukatuko da lasterketa. Bertako jatetxean egingo dute lagunarteko bazkaria eta oparien zozketa.

Ez du erantzunik

Txabarrik EAJko auzitegira eraman du Egibar

ZARAUTZ

2008-05-13 | 10:52:49

Txabarrik EAJko auzitegira eraman du Egibar

Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiari alderdia uzteko eskatu dio herrialdeko EAJko batzarrak, Jauregiren auzia dela-eta.

Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusi ohiak EAJko auzitegi nazionalean Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko (GBB) lehendakariaren kontrako salaketa sartu zuen joan den ostiralean, gaur jakin denez. Hain zuzen, Jon Jauregiren auzia dela-eta Txabarriri alderdia uzteko eskatu zion apirilaren 11n Gipuzkoako EAJko Lurralde Batzarrak, auzian hartan "alderdiaren aurka aritu zelako".

3 erantzun

ZUMAIA

2008-05-13 | 09:24:34

Auto ilarak daude A-8 autobidean, Zumaia eta Meaga artean, Bilborako norabidean

Atzo goizeko luiziaren eraginez, errei batek itxita jarraitzen du

7 kilometroko auto ilarak daude A-8 autobidean, Zumaia parean, atzo goizean izandako luizia dela-eta. Donostiatik Bilbora doan errepidean dago auto ilara, une honetan Meagako tunelera arte iristen da. Errepidea garbitu bitartean, errei bakarra egongo da zabalik aipatutako norabidean.

Erantzun 1

Gipuzkoako bost dantza taldek parte hartu dute 34. Dantzari Txiki Egunean

AZKOITIA

2008-05-12 | 15:52:11

Gipuzkoako bost dantza taldek parte hartu dute 34. Dantzari Txiki Egunean

Euriak goizean festa zatartu bazuen ere, arratsaldean umeek plazan egindako erakustaldia ikusgarria izan zen

Donostiako, Errenteriako eta Oñatiko haurrek azkoitiarrekin batera ospatu zuten, igandean, 34. Dantzari Txiki Eguna. Euriak eguerdian plazan egitekoak ziren jaialdia apur bat zapuztu bazuen ere, arratsaldean dantza alardea egiteko arazorik ez zen izan. Ikusle ugari elkartu zen plazan, umeen erakustaldiaz gozatzeko.

Ez du erantzunik

1.100 mendizalek parte hartu dute XII. Iñaki Beitia Mendi Martxan

AZKOITIA

2008-05-12 | 15:45:55

1.100 mendizalek parte hartu dute XII. Iñaki Beitia Mendi Martxan

Bi ibilbidetan banatuta, Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeetan barrena ibili ziren mendizaleak

Urtero moduan, mila lagunetik gora parte hartu zuten Iñaki Beitiaren oroimenezko mendi martxan. Ibilaldiaren zatirik handienean ateri izan zen arren, euripean ere ibili behar izan zuten parte-hartzaileek. Lokaztutako bideek apur bat zaildu zuten mendizaleen martxa. «Parte hartu duzuen mendizale guztioi gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu», adierazi dute Ostadar Mendi Taldeko antolatzaileek. Aurtengo mendi martxako argazkiak www.beitia.org webgunean jarriko dituzte bihar (asteartea).

Erantzun 1

Antonio Baylin omendu du Gipuzkoako Erizainen Elkarteak

ORIO

2008-05-12 | 13:40:34

Antonio Baylin omendu du Gipuzkoako Erizainen Elkarteak

Erizainen elkartean 50 urte egon izana eskertu diote berari eta beste hainbat laguni asteburuan

Gipuzkoako Erizainen Elkarteak beste hainbat lagunekin batera, Antonio Baylin oriotarra omendu zuen larunbatean, elkartean 50 urte egon delako. 'Praktikantea' izan da Baylin eta Gipuzkoako Erizainen Elkarteko lehendakari Maria Jesus Zapirainek eman zion oroigarria Donostiako Amara Hotelean egindako ekitaldian.

Erantzun 1

Fernando Etxegarai nafarrak irabazi du Izarraizko Mendi Lasterketa

AZPEITIA

2008-05-12 | 13:16:04

Fernando Etxegarai nafarrak irabazi du Izarraizko Mendi Lasterketa

Emakumeetan aurrena Nerea Amilibia aiarra izan da

Fernando Etxegarai beratarrak irabazi zuen atzo Izarraizko Mendi Lasterketa, 01:54:44 denbora eginez. Herriko lehen lasterkaria Enekoitz Aizpuru izan zen, laugarren egin zuen (02:01:38). Emakumeetan aurrena Nerea Amilibia aiarrak egin zuen, 71. bukatuz (02:26:23). Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu zuen 21,2 kilometroko lasterketa. Goizeko 10:00etan irten zuten Azpeitiko plazatik eta 32 minuturako Xoxoten ziren lehenengo parte-hartzaileak. Antolatzaileen esanetan, "bezperan euri asko egin zuen eta bidea arriskutsua dago, bustita-eta".

Erantzun 1

Zarautz Kantuan ekimenak, hasiera ona izan du

ZARAUTZ

2008-05-12 | 13:15:08

Zarautz Kantuan ekimenak, hasiera ona izan du

100 lagunetik gora bildu ziren kaleak euskal kantuz alaitzeko

Larunbat eguerdian jende ugari ibili zen kalez-kale kantuan, izan ere, 100 herritar inguruk orduantxe eman zioten hasiera Zarautz Kantuan ekimenari. Antolatzaileen arabera, «oso ondo» joan zen guztia eta «gustura» gelditu dira emaitzarekin. Abeslari multzo bat hasieratik bukaerara arte egon bazen ere, beste jende asko joan-etorrian ibili zen. Zerua lainotuta zegoen arren, ez zuten aterkiak zabaltzeko beharrik izan. Txistularien lagundu zieten abeslariei eta Donostiako Kantu Jiran ibiltzen den Itziar Zamora zuzendariak gidatu zuten taldea. Amaiera, Musika Plazan eman zioten. Datorren hitzordua, ekainaren 14an izango dela jakinarazi dute arduradunek.

2 erantzun

Agenda

Erakusketa

Pintura eta argazkiak
ZARAUTZ, Wozzeck arte galeria - 2008-03-31

Ikastaroa

Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa
ZARAUTZ, Aiala Ostalaritza Eskolan - 2008-05-13

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa